99. zk., 2017ko maiatzaren 26a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (204 KB - 2 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
2604
158/2017 DEKRETUA, maiatzaren 23koa, Hezkuntzako sailburuak Euskadiko Unibertsitate Kontseilurako aukeratutako kideen izendapenak berritzen dituena.
Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitatea Antolatzeko ekainaren 29ko 19/1998 Legearen 6. artikuluaren bidez, Euskadiko Unibertsitate Kontseilua sortu zen. Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legearen 65. artikuluak ezartzen du kontseilu hori dela Euskal Unibertsitate Sistemaren koordinazio-organoa eta, orobat, Eusko Jaurlaritzaren kontsulta- eta aholku-erakundea unibertsitate-gaietarako. Dekretuaren 66. artikuluak, berriz, Kontseiluaren osaera eta jarduteko modua zehazten ditu. Hain zuzen ere, osaerari dagokionez, honako hau ezartzen du, lehen paragrafoan: unibertsitateen gaietan eskumenak dituen saileko sailburua izango da Euskadiko Unibertsitate Kontseiluaren buru, eta unibertsitateen gaietan eskumenak dituen sailburuordea izango da kontseilu-buruordea. Era berean, a) letran ezartzen du Kontseilua sailburuak izendatutako bost kidek osatuko dutela besteak beste, horien artean unibertsitateen gaietan eskumenak dituen sailburuordea. Bestetik, Euskadiko Unibertsitate Kontseilua arautzen duen azaroaren 20ko 204/2007 Dekretuak haren osaera zehazten du 3.1 artikuluan.
Euskadiko Unibertsitate Kontseilua arautzen duen azaroaren 20ko 204/2007 Dekretuak 7.2 artikuluan ezartzen duenez, Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko otsailaren 25eko 3/2004 Legearen 66.1.a artikuluan aipatutako berezkoak ez diren kideak bi urterako izendatuko dira, eta besteak beste agintaldia bukatzeagatik utziko dute kargua.
Maiatzaren 19ko 72/2015 Dekretuaren bidez (EHAA, 2015-05-22), Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak aukeratuta, Olatz Garamendi Landa andrearen kide-izendapena berritu zen, 2015eko maiatzaren 16tik aurrerako ondorioekin.
Maiatzaren 19ko 73/2015 Dekretuaren bidez (EHAA, 2015-05-22), Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak aukeratuta, Amaia Esquisabel Alegria andrea izendatu zen Kontseiluko kide.
Ondorioz, Hezkuntzako sailburuaren proposamenez eta Gobernu Kontseiluak 2017ko maiatzaren 23an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskadiko Unibertsitate Kontseilua arautzen duen azaroaren 20ko 204/2007 Dekretuaren 7.2 artikuluan aipatutako 2 urteko epea igaro baita, horregatik, Hezkuntzako sailburuak Euskadiko Unibertsitate Kontseilurako aukeratutako honako kide hauen izendapenak berritu daitezela beste bi urterako:
– Olatz Garamendi Landa Andrea, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea. Izendapenak 2017ko maiatzaren 16tik aurrera izango ditu ondorioak.
– Amaia Esquisabel Alegria andrea, Ikerketa zuzendaria. Izendapenak 2017ko maiatzaren 22tik aurrera izango ditu ondorioak.
AZKEN XEDAPENA
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2017ko maiatzaren 23an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.