Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

99. zk., 2017ko maiatzaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HEZKUNTZA SAILA
2597

EBAZPENA, 2017ko maiatzaren 23koa, Langileak Kudeatzeko zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren kidegoan sartzeko hautaketa-prozeduran hizkuntza-eskakizuna ez egiaztatzeagatik kanpoan geratu diren izangaien behin-behineko zerrenda onartzen duena (hautaketa-prozedura Hezkuntzako sailburuaren 2017ko otsailaren 21eko Aginduaren bidez deitu zen).

Hezkuntzako sailburuaren 2017ko otsailaren 21eko Aginduaren bidez (EHAA, 2017ko otsailaren 23koa), dei egin zen Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren kidegoan sartzeko hautaketa-prozedura.

Aipatutako aginduaren 2.1.f) oinarriak ezartzen du hautaketa-prozesuan parte hartzeko baldintza dela irakaspostuen 2. hizkuntza-eskakizuna (Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuaren C-1 mailarekin parekatua) egiaztatzea.

6.2.4 oinarriak adierazten du eskatutako hizkuntza-eskakizunik ez duten izangaiak, salbuetsita ez dauden izangaiak edo 2.1.f) oinarriak aurreikusi duen erregimen iragankorraren arabera egiaztatzetik salbuetsita ez daudenak, probara aurkezten ez badira edo, aurkeztuz gero, «gai» kalifikazioa jasotzen ez badute, hautaketa-prozeduratik kanpo geratuko direla.

Aipatutako aginduaren 3.6.2 eta 6.2.5 oinarriek ezartzen dutenez, Langileak Kudeatzeko zuzendariak epe bat ireki zuen (2017ko maiatzaren 9tik 22ra arte, biak barne) izangai onartuek, bai eta baztertuta daudenek ere (baldin eta gora jotzeko errekurtsoa jarri badute eta ebatzi gabe badago), 2. hizkuntza-eskakizuna dutela egiazta zezaten, edo apirilaren 3ko 47/2012 Dekretuaren 2. artikuluan aurreikusitako salbuespena ziurtatzen duen ziurtagiria aurkez zezaten. Behin Hezkuntzako hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko deialdiko emaitzak argitaratuta, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Onartzea Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren kidegoan sartzeko hautaketa-prozeduran eskatutako hizkuntza-eskakizuna ez egiaztatzeagatik kanpoan geratu diren izangaien behin-behineko zerrenda (hautaketa-prozedura Hezkuntzako sailburuaren 2017ko otsailaren 21eko Aginduaren bidez deitu zen).

2. artikulua.– Ebazpen hau, bai eta behin-behineko zerrenda ere, interesdunei jakinarazteari begira, Hezkuntza Saileko honako Interneteko helbideetan argitaratuko dira:

– http://www.irakasle.eus («Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartuz): «EPE 2017. Maisu-maistren kidegoa» > «Hautaketa-prozesuaren jarraipena» (Kidegoa eta Espezialitatea aukeratu) > «Emaitzak» – «Hizkuntza-eskakizuna».

– http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus: «EPE 2017. Maisu-maistren kidegoa» >Irakasleen Hizkuntza-eskakizuna ziurtatzea > «Kanpo geratu diren izangaien behin-behineko zerrenda Hizkuntza-eskakizuna ez egiaztatzeagatik».

3. artikulua.– Izangaiek erreklamazioa aurkeztu ahal izango dute ebazpen honen aurka, bost egun balioduneko epean, ebazpena argitara eman eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko maiatzaren 23a.

Langileriaren Kudeaketako zuzendaria,

KONRADO MUGERTZA URKIDI.


Azterketa dokumentala