Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

99. zk., 2017ko maiatzaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HEZKUNTZA SAILA
2596

EBAZPENA, 2017ko maiatzaren 22koa, Langileak Kudeatzeko zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren kidegoan sartzeko hautaketa-prozeduran kanpoan utzitako izangaien behin-behineko zerrenda onartzen duena programazio didaktikoa ez aurkezteagatik (hautaketa-prozedura Hezkuntzako sailburuaren 2017ko otsailaren 21eko Aginduaren bidez deitu zen).

Hezkuntzako sailburuaren 2017ko otsailaren 21eko Aginduaren (EHAA, 2017ko otsailaren 23koa) bidez, dei egin zen Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren kidegoan sartzeko hautaketa-prozedura.

Aipatutako aginduaren 3.6.1 eta 7.2.1 oinarriek ezartzen dutenez, Langileak Kudeatzeko zuzendariak epe bat ireki zuen (2017ko maiatzaren 2tik 12ra arte izan zen, biak barne), izangai onartuek, bai eta baztertuta daudenek ere (baldin eta gora jotzeko errekurtsoa jarri badute eta ebatzi gabe badago), programazio didaktikoa entregatu dezaten.

Aipatutako aginduaren 7.1.2.1.A oinarriak ezartzen du baten batek epean ez badu entregatzen programazio didaktikoa 7.2.1 oinarrian adierazitakoaren arabera, hautaketa-prozeduran ezingo duela jarraitu, eta bertatik kanpo geratuko dela.

Programazio didaktikoa aurkeztu ez duten izangaiak (aipatutako 7.2.1 oinarrian ezarritako epean eta baldintzetan) badirela egiaztatu ondoren, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Onartzea Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren kidegoan sartzeko hautaketa-prozeduran kanpoan utzitako izangaien behin-behineko zerrenda, programazio didaktikoa epean ez aurkezteagatik (hautaketa-prozedura Hezkuntzako sailburuaren 2017ko otsailaren 21eko Aginduaren bidez deitu zen).

2. artikulua.– Ebazpen hau eta behin-behineko zerrenda interesdunei jakinarazteko, Hezkuntza Saileko Interneteko helbide hauetan argitaratuko dira:

– http://www.irakasle.eus («Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartuz): «EPE 2017. Maisu-maistren kidegoa» > «Berriak: Programazio didaktikoa ez aurkezteagatik kanpoan utzitako izangaien behin-behineko zerrenda».

– http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus: «EPE 2017. Maisu-maistren kidegoa» > Oposizio-aldia > Programazio didaktikoa > «Kanpoan utzitako izangaien behin-behineko zerrenda PD ez aurkezteagatik».

3. artikulua.– Izangaiek erreklamazioa aurkeztu ahal izango dute ebazpen honen aurka, bost egun balioduneko epean, ebazpena argitara eman eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko maiatzaren 22a.

Langileriaren Kudeaketako zuzendaria,

KONRADO MUGERTZA URKIDI.


Azterketa dokumentala