Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

97. zk., 2017ko maiatzaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2564

EDIKTUA, 641/2016 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

ZULUP Zibila. Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 641/2016 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Javier Esteban Lopez.

Abokatua: Francisco Andres Macias Hidalgo.

Prokuradorea: Rafael Gomez-Escolar Carranceja.

Demandatua: Cía de Seguros y Reaseguros S.A. Caser eta Juan Manuel Lobo Ruiz.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2017-04-21ean. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Zati batean baiesten dut Rafael Gómez Escolar Carranceja prokuradoreak Javier Esteban López jaunaren izenean eta ordezkaritzan jarri duen demanda, Juan Manuel Lobo Ruiz eta Cía de Seguros y Reaseguros Caser S.A.ren aurka; horrenbestez, azken horiek kondenatzen ditut honako hauek ordaintzera: 635,71 euro ebazpen honen laugarren oinarrian xedatutako baldintzetan, gehi Aseguru Kontratuen Legearen 20. artikuluan aurreikusten diren interesak erakunde aseguratzaile kodemandatuari. Ez dut inor berariaz kondenatzen eragindako kostuak ordaintzera: alderdi bakoitzak berak eragindako gastuak ordaindu beharko ditu; gastu komunak, berriz, erdibana ordainduko dituzte.

Juan Manuel Lobo Ruiz demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko apirilaren 27a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala