Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

95. zk., 2017ko maiatzaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2511

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 609/2016 prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: 609/2016 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Alderdi demandatzailea: Iratxe Izaguirre Larrainzar.

Alderdi demandatua: Paulo Enrique Dos Santos Souza.

Gaia: guraso eta seme-alaben arteko neurriak.

Judizio horretan, ebazpena eman da, eta honela dio hitzez hitz:

Nik, M.ª Isabel Langara García-Echavek, Bilboko Lehen Auzialdiko sei zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik, hau

Jakinarazten dut: epaitegi honetan, guraso eta seme-alaben arteko neurrietarako 609/2016 (O) prozedura bideratu da, zeinaren autoetan epaia eman baita 2016-03-27an; interesdunak eskuragarri du epaiaren kopia bulego honetan.

Demandatuari legez ezarritako eran jakinarazpena egiteko balio dezan, ez baitakigu non dagoen, ediktu hau eman eta sinatzen dut, ale bitan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin; eta, halaber, aditzera ematen zaio ezen, aipatu ebazpenaren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezakeela, hogei eguneko epean.

Bilbao (Bizkaia), 2017ko martxoaren 27a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala