Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

95. zk., 2017ko maiatzaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2496

656/2017 EBAZPENA, maiatzaren 5ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, M.ª Rosario Martín Román andrea Tolosaldea Erakunde Sanitario Integratuko Kudeaketa- zuzendari lanpostua betetzeko izendatu eta zerbitzu berezietan deklaratzeko.

Tolosaldea Erakunde Sanitario Integratuko Pertsonaleko zuzendari lanpostua betetzeko deialdia aztertu da; deialdi hori Zuzendaritza Nagusi honen martxoaren 22ko 499/2017 Ebazpenaren bitartez egin zen, eta 2017ko apirilaren 7ko EHAAn argitaratu (69 zenbakia).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, eta lanpostu horretan jarduteko hautagai bakarrak aurkeztu dituen agiriak aztertu dira, baita bere baldintza profesionalak jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.

Aurkeztutako agiriak aztertuta, M.ª Rosario Martín Román andrea deialdiko lanposturako egokia dela eta bertan jarduteko behar bezalako trebakuntza duela ikusi da.

Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusi honek

EBATZI DU:

Lehenengoa.– M.ª Rosario Martín Román andrea Tolosaldea Erakunde Sanitario Integratuko Kudeaketa- zuzendari izendatzea.

Bigarrena.– Izendapen honek 2017ko maiatzaren 10etik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko maiatzaren 5a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.


Azterketa dokumentala