91. zk., 2017ko maiatzaren 16a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (215 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2410
EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 422/2016 prozeduraren ondoriozkoa.
Bilboko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia).
Judizioa: adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 422/2016.
Alderdi demandatzailea: Nerea Barrallo Urrutia (ofizioko txanda).
Alderdi demandatua: Elhadji Diop.
Gaia: dibortzioa.
Bilboko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegian dibortzioari buruz bideratutako 422/2016 prozeduran, epaia eman da, aurtengo apirilaren bostean. Interesdunak eskuragarri dauka epai horren kopia, bulego judizial honetan.
Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa aurkeztuz Bizkaiko Probintzia Auzitegiari (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2 artikulua).
Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharra dago, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen gordailuan eta zainpean uzteko kontuan (4709). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.
Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.
Bilbao (Bizkaia), 2017ko apirilaren 5a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.