91. zk., 2017ko maiatzaren 16a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (227 KB - 2 orri.)
- EPUB (197 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
2408
AGINDUA, 2017ko apirilaren 10ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Erandion (Bizkaia) dagoen «Grupo Hospitalario Quirón» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.
Erandion (Bizkaia) dagoen «Grupo Hospitalario Quirón» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da, zeinaren bidez ikastetxearen baimena aldatzeko eskatzen baitu aurretik baimenduta duen Lanbide Heziketako heziketa-zikloa bi txandatan irakasteko.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Arau hauek ikusi dira: otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak (martxoaren 12ko BOE) aldatzen duen apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); 132/2010 Errege Dekretua, otsailaren 12koa, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten derrigorrezko baldintzak ezartzen dituena (martxoaren 12ko BOE); 1147/2011 Errege Dekretua, uztailaren 29koa, Hezkuntza-sistemako Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duena (uztailaren 30eko BOE); 770/2014 Errege Dekretua, irailaren 12koa, Diagnosi-irudietako eta Medikuntza nuklearreko goi-mailako teknikariaren titulua ezarri, eta dagozkion gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituena (urriaren 4ko BOE), eta gai horretan aplikatu beharreko indarreko araudia. Horiek horrela, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Jarraian zehazten den ikastetxe pribatuari baimena ematen zaio «Diagnosi-irudiak eta medikuntza nuklearra» goi-mailako heziketa-zikloa bi txandatan irakasteko, 2017-2018 ikasturtetik aurrera:
Kode zenbakia: 48018877.
Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua.
Izen espezifikoa: «Grupo Hospitalario Quirón».
Titularra: Grupo Hospitalario Quirón, S. A.
Helbidea: Leioa-Unbe errepidea 33 bis.
Udalerria: Erandio.
Lurralde Historikoa: Bizkaia.
Baimena:
– «Diagnosi-irudiak eta medikuntza nuklearra» goi-mailako heziketa-zikloa ematea. Edukiera: ziklo 1, 30 ikaspostu. Txanda: goizez.
– «Diagnosi-irudiak eta medikuntza nuklearra» goi-mailako heziketa-zikloa ematea. Edukiera: ziklo 1, 30 ikaspostu. Txanda: arratsaldez.
Ikastetxearen osaera:
– Lanbide Heziketa:
● Lanbide-arloa: Osasungintza.
○ «Diagnosi-irudiak eta medikuntza nuklearra» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo (ziklo bat goizeko txandan emateko eta beste ziklo bat arratsaldeko txandan emateko).
2. artikulua.– Ikastetxeak indarrean dauden legeak bete beharko ditu, agindu honen bidez baimentzen zaizkion heziketa-zikloak irakasteko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari eta irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.
3. artikulua.– Ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen edo diru-laguntzen deialdien bitartez laguntzarik lortuko denik.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko apirilaren 10a.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.