Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

91. zk., 2017ko maiatzaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
2406

AGINDUA, 2017ko apirilaren 19koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, ««Txingudi-Bidasoa» Kontserbazio Bereziko Eremua, Plaiaundiren atzealdea»ren desjabetzeak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrera azaltzen duena, atzemateko beharrizanaren adierazpenaren ondorioetarako.

Sail honek ondoan argitaratzen den agindua eman du gaur:

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 356/2013 Dekretuak, ekainaren 4koak, «Txingudi-Bidasoa» (ES2120018) Kontserbazio Bereziko Eremu izendatu zuen, eta eremu horren eta «Txingudi» Hegaztientzako Babes Bereziko Eremuaren (ES0000243) kontserbazio-neurriak onartu zituen.

Bigarrena.– «Txingudi-Bidasoa» Kontserbazio Bereziko Eremua, Plaiaundiren atzealde»ko lursailetan esku-hartzea beharrezkoa da ibai eta estuarioetan dauden Kontserbazio Bereziko Eremuen multzoari aplikatzekoak diren KBEetan jarraibide, arau eta jarduera komunak betetzeko.

Hirugarrena.– Ekainaren 4ko 356/2013 Dekretuak interesgarritzat hartzen du KBEn sartutako lursailak Administrazioak eskuratzea.

ZUZENBIDE OINARRIAK

Lehenengoa.– Ondare naturala eta bioaniztasunari buruzko abenduaren 13ko 42/2007 Legearen 40. artikuluak honako hau ezartzen du: Gune bat babestu izendatzeak bere erabilera publikoa dakar berekin, eragindako ondasun eta eskubideak desjabetzeari dagokionez.

Bigarrena.– 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 17. eta ondorengo artikuluetan eta horren Erregelamenduari dagozkionetan xedatutakoa betez, arauzkoa da desjabetzearen helburuetarako okupatu edo eskuratu behar diren ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea.

Aipatutako xedapenei, horien kidekoei eta ezargarri diren gainontzekoei atxikiz, honako hau

XEDATU DUT:

1.– Jendaurrean jartzeko hamabost eguneko epeari hasiera ematea ««Txingudi-Bidasoa» Kontserbazio Bereziko Eremua, Plaiaundiren atzealdea»ren desjabetzeak ukitutako ondasun eta eskubideak (eranskinekoak) okupatzeko beharrizanaren deklarazioa egiteko.

2.– Aipatutako epean interesdunek zerrendan izan daitezkeen erroreak zuzentzeko behar diren datuak idatziz aurkezteko edo, eduki edo erazko kariak direla bide, okupatzeko beharrizanaren aurka egin ahal izango dute; azkeneko kasu hau gertatuz gero, arestian aipatutako zerrendan azaltzen ez diren ondasunen okupazioa edo eskubideak eskuratzea proiektuaren xederako komenigarriagoa izateagatik zergatik jotzen den lehentasunezkotzat adierazi beharko da.

Arrazoibide-idazkiak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Gipuzkoako Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan (Andia 13, Donostia) aurkeztu ahal izango dira. Hori guztia Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen (1954ko abenduaren 16koa) 17. eta hurrengo artikuluetan eta haren Erregelamenduari dagozkionetan xedatutakoa betez.

Epe horretan zehar honekin batera doan ondasun eta eskubideen zerrenda Irungo udaletxeko iragarki-taulan ere ikusgai izango da, aipatutako ondorioetarako.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko apirilaren 19a.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala