84. zk., 2017ko maiatzaren 5a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (192 KB - 1 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
2252
IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita, Lagako (Bizkaia) hiriko hondakin-uren araztegirako eta hari atxikitako instalazioetarako, lehorretik itsasorako isurketa-baimenaren eskabide-espedientea.
Espedientearen kodea: VTM-B-2017-0003.
Eskatzailea: Busturialdeko Ur Partzuergoa.
Jarduera: hondakin-uren bilketa eta tratamendua.
Jardueraren kokapena: Lagako hondartza, Ibarrangelu (Bizkaia).
Ingurune hartzailea:
1. isurketa: Kantauri itsasoa.
Isurketa gunea (UTM koordenatuak (ETRS89))
1. isurketa: X = 528.073; Y = 4.806.511; Eremua = 30
Isurketa mota eta bolumena: hiriko hondakin-urak.
1. isurketa: 6.000 m
Hori guztia jende orok jakin dezan ematen da argitara, iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera kontatzen hasita hogei (20) egun naturaleko epean, hala ezartzen baitu abuztuaren 29ko 196/1997 Dekretuaren (irailaren 23ko EHAA) 16.3 artikuluak, eskatutako baimenak kalteak eragiten dizkiela uste dutenek erreklamazioak aurkez ditzaten, Mendebaldeko Kantauriar Arroen Bulego honetan (Urkixo zumarkalea 36, 7. solairua, 48011 Bilbao). Bertan, espedientea ikusgai izango da, nahi duenak azter dezan.
Bilbao, 2017ko apirilaren 20a.
Jabari Publikoaren Kudeaketarako zuzendaria,
JOSU PEREA ARANDIA.