Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

84. zk., 2017ko maiatzaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
2249

IRAGARKIA. Honen bidez, trafiko, zirkulazio eta bide-segurtasuneko arauak hausteagatik hasitako espedienteetan jarritako berrikuspen-errekurtsoak eta -eskaerak ez onartzeko eta artxibatzeko ebazpenak jakinarazten dira.

Jakinarazpena egiten ahalegindu arren ezinezkoa izan denez, iragarki hau argitaratzen da Trafikoko zuzendariak berrikuspen-errekurtso eta -eskaerak ez onartzeko eta artxibatzeko emandako ebazpenak jakinarazteko, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan –Sektore Publikoa arrazionalizatzeari eta Administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatutako horietan– xedatutakoa betetzeko. Hori guztia Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea arautzen duen urriaren 1eko 39/2015 Legeak ezarritakoaren arabera.

Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen duenez, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian 2 hileko epean, honako hau jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera, Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen arabera.

Aplikatu den legeriaren nomenklatura (1):

L: 6/2015 Legegintzako Errege Dekretua.

B: 1428/2003 Errege Dekretua, 6/2015 Legegintzako Errege Dekretuarekin lotuta.

G: 772/1997 Errege Dekretua, Gidarien Araudi Orokorra.

J: 2822/1998 Errege Dekretua, Ibilgailuen Erregelamendu Orokorra.

M: 8/2004 Legegintzako Errege Dekretua, Aseguruari buruzko Legea.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko apirilaren 10a.

Trafikoko zuzendaria,

SONIA DÍAZ DE CORCUERA RUIZ DE OÑA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala