84. zk., 2017ko maiatzaren 5a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (220 KB - 2 orri.)
- EPUB (196 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
2248
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Kontsumobideko zuzendariak erabakia hartu duela kontsumo-arloko SAN-20A001-10-2017 zehapen-prozedurari hasiera emateko.
Erabakia jakinarazten saiatu arren, ezinezkoa izan da, eta, beraz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Erabaki horren arabera, jakinarazten da Restauraciones Zuyomar, S.L.ri zehapen-espedientea ireki zaiola 2017ko martxoaren 24an, ustez arau-hausteak egin baititu kontsumo-arloan.
Legezko oharrak:
Hamabost eguneko epea dago zehapen-prozedurari hasiera emateko erabakia ikusteko, egoki iritzitako alegazioak egin eta informazioak eta agiriak aurkezteko, frogaldia irekitzea eskatzeko eta egoki iritzitako frogabideak proposatzeko. Epe horretan, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuak Donostian duen bulegoan aztertu ahal izango du espedientea, Easo kalea 10.
Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesduna jakitun izan dadin eta jakinarazpentzat har dezan.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko apirilaren 19a.
Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko zuzendaria,
Horren ordez,
Zerbitzu zuzendaria,
SUSANA CEJUDO FERNÁNDEZ.