84. zk., 2017ko maiatzaren 5a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (233 KB - 2 orri.)
- EPUB (202 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
2246
IRAGARKIA, 2017ko apirilaren 12koa, Etxebizitzako Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez etxebizitza babestuen esleipenak jakinarazten baitira, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2012ko urriaren 15eko Aginduan ezarritako prozeduraren arabera.
Ebazpena aurrez aurre jakinarazten saiatu arren, ezinezkoa izan da, eta, hortaz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Interesdunak Etxebizitzako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan agertu ahal izango dira (Kale Nagusia 85, 6., Bilbao), bost eguneko epean, administrazio-egintzaren testu osoa ezagutzeko. Hala, idatziz onartu edo uko egin beharko diote esleipenari, eta, horretarako, hamar egun balioduneko epea izango dute, agertzen direnetik hasita, edo, adierazitako epean agertzen ez badira, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Adierazitako epean esanbidez onartzen ez bada, esleipenari uko egin zaiola ulertuko da, eta, uko egite horren ondorioz, baja emango zaio interesdunari Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan, erregelamenduz ezarritako kasuetan izan ezik.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Bilbao, 2017ko apirilaren 12a.
Etxebizitzako Bizkaiko lurralde-ordezkaria,
ALFONSO GÓMEZ FERNÁNDEZ.