84. zk., 2017ko maiatzaren 5a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (191 KB - 1 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak
EUSKAL TRENBIDE SAREA
2244
IRAGARKIA, Olako geltokiaren irisgarritasuna hobetzeko eta geltokia 3. lineara egokitzeko lanari buruzko lizitazioa argitara ematen duen Euskal Trenbide Sarearen iragarkia aldatzen duena.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.a) artikuluak xedatzen duenez, aldizkariaren argitalpena prestatzerakoan egiten diren hutsak, baldin eta dokumentuaren edukia aldatzen badute edo zalantzak sortzen badituzte, maila bereko xedapen baten bitartez konponduko dira.
Horrelako akatsak hauteman dira 2017ko apirilaren 5eko 67. zenbakiko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako Euskal Trenbide Sarearen Iragarkian (Olako geltokiaren irisgarritasuna hobetzeko eta geltokia 3. lineara egokitzeko lanari buruzko lizitazioa argitara emateko dena) eta, ondorioz, aldaketak sartu behar dira.
2017/1755 (2/1) orrialdean, 4. atalean,
hau esaten duen lekuan:
4.– Lizitaziorako gehieneko aurrekontua: berrehun eta laurogeita hamalau mila ehun eta berrogeita hemezortzi euro eta hirurogeita hamalau zentimo (294.158,74), BEZik gabe.
Hau esan behar du:
4.– Lizitaziorako gehieneko aurrekontua: berrehun eta berrogeita hiru mila ehun eta sei euro eta berrogei zentimo (243.106,40), BEZik gabe.
2017/1755 (2/2) orrialdean, 8. atalean, a) letran,
hau esaten duen lekuan:
8.– Eskaintzen aurkezpena.
a) Aurkezpenerako azken eguna: 2017ko maitzaren 2ko eguerdiko 12:00ak.
Hau esan behar du:
8.– Eskaintzen aurkezpena.
a) Aurkezpenerako azken eguna: 2017ko maiatzaren 31ko eguerdiko 12:00ak.
Bilbao, 2017ko apirilaren 26a.
Idazkari nagusia,
AINHOA ELOLA ARANBURU.