84. zk., 2017ko maiatzaren 5a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (205 KB - 2 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO MERKATARITZA ARLOKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2238
EDIKTUA, titulu judiziala betearazteko 296/2015 prozeduraren ondoriozkoa.
Bilboko Merkataritzako 1 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 296/2015 prozedura arrunta.
Demandatzailea: Tecnocom Telecomunicaciones y Energía, SA.
Abokatua: Julio Aznar Vila.
Prokuradorea: Jesus Fuente Lavin.
Demandatua: Joao Jose Batista Martins.
Gaia: titulu judiziala betearaztea.
Judizio horretan, epaia eman da 2016-07-22an. Hona hemen epaitza:
EPAITZA
Baiesten dut Tecnocom, Telecomunicaciones y Energía, S.A.ren prozesuko ordezkaritzak Joao José Batista Martinsen aurka aurkeztutako demanda. Horrenbestez, demandatua kondenatzen dut 11.646,37 euro ordaintzera, baita 3/2004 Legean eta PZLren 576. artikuluan ezarritako interesak eta prozesuko kostuak ere.
Ebazpen honen lekukotasuna batu bekie autoei eta jatorrizkoa sar bedi epaitegi honetako epaien liburuan.
Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.
Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegian (PZL, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).
Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan (2195 0000 00 0296 15). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenean salbuesten direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.
Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Argitalpena.– Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, horren guztiaren fede ematen dut Bilbon (Bizkaia), 2015eko azaroaren 20an.
Joao Jose Batista Martins demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, hogei egun balioduneko epean.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.
Bilbao (Bizkaia), 2016ko uztailaren 22a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.