Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

84. zk., 2017ko maiatzaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

TOLOSAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2235

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 113/2016 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Tolosako Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian (Gipuzkoa) 113/2016 prozedura arrunta bideratu da, Santander Consumer-EFC, S.A.k eskatuta, Lucian Florin Latis-en eta Roxana Alina Bucur-en aurka, zenbateko bat erreklamatzea dela-eta. Prozedura horren gainean epaia eman da. Idazpuruak eta epaitzak hau diote hitzez hitz:

2/2017 EPAIA

Epailea: Diego Dorronsoro Diez.

Lekua: Tolosa (Gipuzkoa).

Eguna: bi mila eta hamazazpiko urtarrilaren hamaika.

Alderdi demandatzailea: Santander Consumer Establecimiento Financiero de Crédito, S.A.

Abokatua: Antonio Arriola Saenz.

Prokuradorea: Jose Ignacio Otermin Garmendia.

Alderdi demandatua: Lucian Florin Latis eta Roxana Alina Bucur.

Auzigaia: dirua erreklamatzekoa.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da:.... Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Lucian Florin Latis eta Roxana Alina Bucur demandatuei behar bezala jakinarazteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Tolosan (Gipuzkoa), bi mila eta bederatziko azaroaren hamaseian.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala