Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

84. zk., 2017ko maiatzaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2231

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 863/2016 prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: 863/2016 adostasunik gabeko dibortzioa.

Alderdi demandatzailea: Maritza Diaz Moreno.

Alderdi demandatua: Harinson Caicedo Benitez.

Gaia: dibortzioa.

Nik, Virginia Merino Guijarrok, Bilboko Lehen Auzialdiko sei zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik, jakinarazten dut:

epaitegi honetan, dibortzioari buruzko 863/2016 prozedura bideratu dela, zeinaren autoetan epaia eman baita 2017ko martxoaren 21ean; interesdunak eskuragarri izango du epaiaren kopia bulego judizial honetan.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau epaitegi honetako iragarki-oholean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Bilbao (Bizkaia), 2017ko martxoaren 22a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala