84. zk., 2017ko maiatzaren 5a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (217 KB - 3 orri.)
- EPUB (255 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LAN ETA JUSTIZIA SAILA
2227
EBAZPENA, 2017ko apirilaren 5ekoa, Gizarte Ekonomiaren zuzendariena, zeinaren bidez argitaratzen baita 2016ko uztailaren 8ko Aginduan aurreikusitako laguntzen onuradunak diren erakundeen zerrenda (agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-ekonomiako enpresetan laguntza teknikoa emateko diru-deialdia egin eta laguntzak arautu ziren).
Diru-laguntzen publikotasun-printzipioaren eta aipatutako aginduaren 14.4 apartatuak dioenaren arabera, honako hau
EBAZTEN DUT:
2016ko uztailaren 8ko Aginduaren arabera, laguntzak eskatu ondoren, onartu diren diru-laguntzen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar da. Eskabideari emandako espediente-zenbakia, entitate onuradunaren izena eta emandako diru-laguntzaren zenbatekoa adieraziko dira, erabaki honen I. eranskinean azaltzen den moduan.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko apirilaren 5a.
Gizarte Ekonomiaren zuzendaria,
JOAQUÍN DÍAZ ARSUAGA.