84. zk., 2017ko maiatzaren 5a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (206 KB - 1 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
LAN ETA JUSTIZIA SAILA
2223
AGINDUA, 2017ko apirilaren 19koa, Lan eta Justiziako sailburuarena, zeinaren bidez notarioak izendatzen baitira, Euskal Autonomia Erkidegoan hutsik dauden notariotzak betetzeko egindako lehiaketa arrunta ebatziz.
Ikusi da hutsik dauden notariotzak betetzeko instruitutako espedientea. Notariotza horiek 2017ko otsailaren 10eko Ebazpenaz (2017ko otsailaren 20ko BOE) deitutako lehiaketa arruntean sartu ziren, eta, Autonomia Estatutuko 10.22 artikuluan agindutakoarekin bat, eta abenduaren 15eko 24/2016 Dekretuak –Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituenak eta horren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen– ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Iragarritako notariotzak, zeintzuk Euskal Autonomia Erkidegoan kokaturik baitaude, betetzeko izendatzea ondoren aipatzen diren notarioak:
Bilboko notariotzarako, Pedro Lecuona Ortúzar jauna. Notariotza hori hutsik geratu da José Antonio González Ortiz jaunak erretiroa hartu duelako.
Donostiako notariotzarako, José Luis Carvajal García Pando. Notariotza hori hutsik geratu da Juan Zapata Pérez jaunak erretiroa hartu duelako.
Ondarroako notariotzarako, Elisa Castro Alvarez andrea. Notariotza hori hutsik geratu da Manuel Pablo Sarobe Oyarzun jauna lekuz aldatu delako.
Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, eta interesdunei bidaltzea.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Lan eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko apirilaren 19a.
Lan eta Justiziako sailburua,
MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.