Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

84. zk., 2017ko maiatzaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

LEHENDAKARITZA
2222

HUTS-ZUZENKETA, honako Dekretu honena: «86/2017 Dekretua, apirilaren 11koa, Giza Eskubideen, Bizikidetzaren eta Lankidetzaren idazkari nagusia izendatzeko dena».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.a) artikuluan xedatzen denez, aldizkariaren argitalpena prestatzerakoan egiten diren hutsak, baldin eta dokumentuaren edukia aldatzen badute edo zalantzak sortzen badituzte, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, ofizioz nahiz organo edo entitate interesdunak eskatuta.

Era horretako hutsak aurkitu dira Giza Eskubideen, Bizikidetzaren eta Lankidetzaren idazkari nagusia izendatzeko apirilaren 11ko 86/2017 Dekretuaren euskarazko bertsioan (2017ko apirilaren 21eko EHAA, 76. zk.). Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

Laburpenean 2017/76 Laburpena (6/2) orrialdean, eta tituluan eta 1. artikuluan argitalpenaren 2017/1973 (1/1) orrialdean,

honela dio:

«(...) Giza Eskubideen, Bizikidetzaren eta Lankidetzaren idazkari nagusia (...)»

baina honela esan behar du:

«(...) Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia (...)».


Azterketa dokumentala