83. zk., 2017ko maiatzaren 4a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (228 KB - 2 orri.)
- EPUB (214 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2215
EDIKTUA, 2017ko martxoaren 31koa, Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendariarena, jakinarazten dituena seme-alabak dituzten familientzako eta lana eta familia bateragarri egiteko laguntzei buruzko diru-laguntzak arautzen dituzten martxoaren 17ko 30/2015 eta 31/2015 dekretuetan jasotako diru-laguntzen ebazpenak.
Aipatutako ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 59.5 artikuluan –Sektore Publikoa arrazionalizatzeari eta Administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatutako horretan xedatutakoa betetzeko.
Horretarako, honen bidez, interesdunei jakinarazten zaie zerrendatzen diren espedientean emandako ebazpenen testu osoak Laneko,Enpleguko eta Gizarte Politiketako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan eskura ditzaketela (Kale Nagusia, 85, 48011 Bilbo).
Aipatutako ebazpenak ez du administrazio-bidea amaitzen; beraz, haren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Politiketako sailburuordeari, hilabeteko epean, ediktu hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta beraientzat jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 31.
Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendaria,
ERNESTO SAINZ LANCHARES.