Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

83. zk., 2017ko maiatzaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
2210

EBAZPENA, 2017KO apirilaren 3koa, Kontsumobideko zuzendariaren 2016KO uztailaren 7ko ebazpena aldatzen duena. ebazpen horren bidez, diru-laguntzak ematen zaizkie kontsumitzaileen elkarteei, 2016ko ekitaldian funtzionamenduari, laguntza juridikoari eta kontsumo-proiektuak gauzatzeari dagozkien gastuak ordaintzeko.

Lehenengoa.– Kontsumobideko zuzendariaren 2015eko abenduaren 16ko Ebazpenaren bidez, publiko egiten da kontsumitzaileen elkarteei diru-laguntzak emateko deialdia, 2016ko ekitaldian funtzionamenduari, laguntza juridikoari eta kontsumo-proiektuak gauzatzeari dagozkien gastuak ordaintzeko.

Bigarrena.– 2015eko abenduaren 16ko Ebazpenean ezarritako aldian, Kontsumobiden jaso ziren erakunde hauek –dagozkien zenbatekoekin– eginiko laguntza-eskaerak, aipatutako ebazpenari helduta:

(Ikus .PDF)

Hirugarrena.– Kontsumobideko zuzendariaren 2016ko uztailaren 7ko Ebazpenaren bidez, diru-laguntza hauek eman ziren

EUSKADIKO KONTSUMITZAILEEN ELKARGOA – EKE
(Ikus .PDF)
EUSKAL HERRIKO KONTSUMITZAILEEN BATASUNA - EHKB
(Ikus .PDF)
EUSKAL KONTSUMITZAILEEN ALKARTEA – ACUV/EKA
(Ikus .PDF)

Laugarrena.– 2015eko abenduaren 16ko Ebazpenaren 16. artikuluaren arabera, diru-laguntzaren % 75 aldeko ebazpena eman zenean ordaindu zen, eta gainerako % 25a gastua justifikatzean ordaintzeko geratu zen.

Bosgarrena.– Erakunde onuradunek eman zaien diru-laguntza justifikatu dute, eta desbideratze hauek gertatu dira justifikazioaren eta diru-laguntza kalkulatzeko onartutako aurrekontuaren artean.

EUSKADIKO KONTSUMITZAILEEN ELKARGOA – EKE
(Ikus .PDF)
EUSKAL HERRIKO KONTSUMITZAILEEN BATASUNA - EHKB
(Ikus .PDF)
EUSKAL KONTSUMITZAILEEN ALKARTEA – ACUV/EKA
(Ikus .PDF)

Seigarrena.– 2015eko abenduaren 16ko Ebazpenaren 17. artikuluak ezartzen duenez, gastuen justifikazioan % 25etik gorako desbideratzea gertatzen bada, diru-laguntza jasotzeko eskubidea galdu egingo da, diru-laguntzaren bidez lortu nahi ziren helburu guztiak bete direla egiaztatzen denean izan ezik. Kasu horretan, gutxitu egingo da emandako diru-laguntza, eta, horrela, benetan gastatutako diru-zenbatekoari aplikatuko zaion ehunekoa eta diru-laguntza kalkulatzeko aurrekontuari aplikatu zitzaiona berdinak izango dira.

Zazpigarrena.– Euskadiko Kontsumitzaileen Elkargoak (EKE), Euskal Herriko Kontsumitzaileen Batasunak (EHKB) eta Euskal Kontsumitzaileen Alkarteak (ACUV/EKA) bete egin dituzte diru-laguntza emateko arrazoi izan ziren helburu guztiak.

Aipatutako lege-xedapenak ikusita eta oro har zein bereziki aplikagarri diren gainerakoak oinarri hartuta, honen bidez, Kontsumobideko zuzendariak honako hau

XEDATZEN DU:

1.– Aldatzea Euskadiko Kontsumitzaileen Elkargoari (EKE), Euskal Herriko Kontsumitzaileen Batasunari (EHKB) eta Euskal Kontsumitzaileen Alkarteari (ACUV/EKA) 2016ko uztailaren 7ko ebazpenaren bidez eman zitzaizkien zenbatekoak, kontzeptu eta kopuru hauetan:

EUSKADIKO KONTSUMITZAILEEN ELKARGOA – EKE
(Ikus .PDF)
EUSKAL HERRIKO KONTSUMITZAILEEN BATASUNA - EHKB
(Ikus .PDF)

EUSKAL KONTSUMITZAILEEN ALKARTEA – ACUV/EKA

(Ikus .PDF)

2.– Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta beronen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuari, hilabeteko epearen barruan, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

3.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko apirilaren 3a.

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko zuzendaria,
Ordezkotzaz, (Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2017ko otsailaren 28ko Agindua).

Zerbitzu zuzendaria,

SUSANA CEJUDO FERNÁNDEZ.


Azterketa dokumentala