Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

82. zk., 2017ko maiatzaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
2203

IRAGARKIA, ur-aprobetxamendurako eskubidea amaitzearena egon daitezkeen interesdunei jakinarazteko dena.

Baimen, Emakida eta Isurketa Arloa – Uraren Euskal Agentzia.

Aprobetxamenduen titularrak eta jakinarazpenerako helbideak ezezagunak direnez, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan ezarritakoaren arabera, argitaratzen da, Uren Legearen 66.2 artikuluan eta Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 161.2 artikuluetan eta ondorengoetan ezarritakoarekin bat eginez eta xede horretarako hasitako espedienteen ondorio gisa, Uraren Euskal Agentziako zuzendariaren ebazpenaren bitartez, iragarki honen I. eranskinean zehaztutako ezaugarriak dituzten ur-aprobetxamenduen emakidak amaitu direla.

Amaitzeko arrazoia: hiru urte baino gehiago egon da ustiatu gabe. Hasiera: ofizioz.

Uren 1/2006 Legearen, ekainaren 23koaren, 6.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren aurrean, ebazpen honen kontrako gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke hilabeteko epean, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Iragarki honek I. eranskinean aipatutako interesdun oro jakitun izan dadin ematen da argitara guzti hori.

Vitoria-Gasteizen, 2017ko martxoaren 17a.

Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala