Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

82. zk., 2017ko maiatzaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2198

IRAGARKIA, 2017ko apirilaren 6koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez jakinarazten baita zenbait ikasle baztertzeko prozedurari hasiera ematea erabaki dela.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak zenbait ikasle baztertzeko prozedurari hasiera ematea erabaki du, 2017ko martxoaren 6an, betiere lehentasunez langabetuei zuzendutako prestakuntza-ekintzak egiteko diru-laguntzetarako 2016ko deialdiaren 11. artikuluan ezarritakoaren babespean, eta 2016ko maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren esparruan (aipatu deialdia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak ebazpen bidez onartu zuen, 2016ko ekainaren 15eko bilkuran; 2016-06-16ko EHAA).

Erabakia jakinarazten saiatu arren, ezinezkoa izan da, eta, beraz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Interesdunak 5 egun naturaleko epea du, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, eskubidez komeni zaiona aurkeztu edo alegatzeko, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Gipuzkoako lurralde-bulegoan (San Martzial kalea 12, Donostia PK 20005), hala zuzenean nola Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako edozein bide baliatuta. Hala egin ezean, prozedurari bukaera emango zaio ebazpen baten bidez.

Xede horretarako, jakinarazten da interesdunak eskuragarri duela erabakitako prozedura-hasieraren testu osoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Gipuzkoako lurralde-bulegoan (San Martzial kalea 12, Donostia).

Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesduna jakitun izan dadin eta jakinarazpentzat har dezan.

Agindu honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko apirilaren 6a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala