82. zk., 2017ko maiatzaren 3a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (220 KB - 2 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2195
IRAGARKIA, Osakidetzarena, honako hau kontratatzeko: «erreaktiboen, kontsumigarrien eta ordezko materialaren hornidura, gernuan abusu-drogak detektatzeko».
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Arabako Osasun Mentaleko Sarea. Araba 43; 01006 Vitoria-Gasteiz (Araba).
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Arabako Osasun Mentaleko Sareko Kontratazio Zerbitzua.
c) Espediente-zenbakia: G/112/20/1/0969/O151/0000/042017.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Kontratu mota: hornidurak.
b) Xedearen deskribapena: gernuan abusu-drogak detektatzeko beharrezko erreaktiboen, kontsumigarrien eta ordezkoen hornidura, zehaztapenak egiteko ekipoen lagapena eta horien mantentzea.
c) Loteak eta kopurua: lote bat.
3.– Esleitzeko modua, izapideak eta prozedura.
a) Izapidetzea: ohikoa.
b) Prozedura: irekia.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua. 180.000 euro (BEZik gabe). Kontratu nagusia 60.000 euro BEZik gabe, gehi bi luzapen.
5.– Behin betiko bermea: Bai. Esleipen-kopuruaren % 5.
6.– Dokumentazioa eta informazioa non eskuratu: Arabako Ospitale Psikiatrikoa, Araba 43, 01006 Vitoria-Gasteiz, telefonoa: 945 00 65 50. Faxa: 945 00 65 38.
7.– Kontratistaren berariazko betekizunak.
a) Sailkapena: ez dagokio.
b) Bestelako ekonomiako eta finantzako kaudimenak eta kaudimen tekniko eta profesionalak: ikusi oinarriak.
8.– Parte hartzeko eskabideak edo eskaintzak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko maiatzaren 22an, 14:00etan.
b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Klausula Administratibo Partikularren Pleguan eskatutakoa.
c) Aurkezteko lekua: Ikus 1.a) puntua.
d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: 3 hilabete, jendaurrean irekitzen denetik.
e) Aldagaiak onartzea: ez.
9.– Eskaintzak baloratzeko irizpideak, administrazio klausula partikularren pleguaren 30. puntuan ezarritakoaren arabera.
Balio-judizioa, % 45: ezaugarri teknikoak, 45 puntu.
Formulatan oinarritutako irizpideak, % 55: prezioa, 55 puntu.
10.– Eskaintzak irekitzea:
a) Aplikatzeko balio-judizioa egitea eskatzen duten irizpideen gutun-azala irekitzea: Erakundea, Arabako Ospitale Psikiatrikoa. Helbidea: Araba kalea 43, 01006 Vitoria-Gasteiz. Data: 2017ko maiatzaren 29a, 10:30etan.
b) Eskaintza ekonomikoaren gutun-azala irekitzea: Erakundea, Arabako Ospitale Psikiatrikoa. Helbidea: Araba kalea, 43; 01006 Vitoria-Gasteiz. Data: 2017ko maiatzaren 31, 10:00etan.
11.– Argibide gehiago: ez.
12.– Iragarki-gastuak: esleipendunak ordainduko ditu (456,95 euro).
13.– Hala badagokio, deialdiari buruzko informazioa aurkitzeko edo pleguak jasotzeko atari informatikoa edo web orria: www.osakidetza.euskadi.net.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko maiatzaren 3a.
Presidentea,
Josu Mirena Etxegarai Atela.