Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

82. zk., 2017ko maiatzaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

URAREN EUSKAL AGENTZIA
2189

EBAZPENA, 2017ko maiatzaren 3koa, Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusiarena. Honen bidez, lanpostu-zerrendaren aldaketa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzen da.

Abenduaren 18ko 233/2007 Dekretuak Uraren Euskal Agentziaren jardueren hasiera arautzen du, eta Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioko baliabide pertsonalak eta materialak agentziara atxikitzeko baldintzak ere bai. Dekretuko 4. artikuluan ezartzen da, halaber, lanpostuen zerrenda onartzeko prozedura.

Uraren Euskal Agentziaren Estatutuak onartzeko martxoaren 10eko 25/2015 Dekretuak 14.6 artikuluan xedatzen duenez, Agentziaren Administrazio Kontseiluari dagokio lanpostu-zerrenda onartzea, zuzendari nagusiak proposamena egin ondoren. Lanpostu-zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Aipatutako dekretuan ezarritakoaren arabera egin dira lanpostu-zerrenda honen izapideak, eta ezartzekoak diren gainerako arauak ere bete dira; Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta bere erakunde autonomoetan onartuta dauden irizpide orokorrak errespetatu dira.

Horri jarraikiz, Administrazio Kontseiluan 2017ko martxoaren 27ko bilkuran aldez aurretik eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Uraren Euskal Agentziako lan-kontratudun langileentzako lanpostu-zerrendaren aldaketa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea. Aipatutako zerrendak ebazpen honen eranskinetan ageri dira.

AZKEN XEDAPENETATIK Lehenengoa

2017ko martxoaren 27ko Administrazio Kontseiluaren Erabakiak administrazio-bidea agortzen du, eta aurka egiteko aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian edo interesdunaren bizilekuaren araberako Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

AZKEN XEDAPENETATIK Bigarrena

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko maiatzaren 3a.

Zuzendari nagusia,

ERNESTO MARTINEZ DE CABREDO ARRIETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala