82. zk., 2017ko maiatzaren 3a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (228 KB - 4 orri.)
- EPUB (307 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LAN ETA JUSTIZIA SAILA
2185
EBAZPENA, 2017ko apirilaren 5ekoa, Gizarte Ekonomiaren zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita 2016ko uztailaren 1eko Aginduan aurreikusitako laguntzen onuradun diren erakundeen zerrenda (agindu horren bidez, gizarte-ekonomiako enpresetan bazkideak sartzeko laguntzetarako deialdia egin eta laguntzok arautzen dira).
Diru-laguntzen publikotasun-printzipioaren eta aipatutako aginduak 12.4 artikuluan dioenaren arabera, honako hau
EBAZTEN DUT:
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara ematea 2016ko uztailaren 1eko Aginduaren babespean emandako diru-laguntzen erakunde onuradunen zerrenda, eskabideari emandako espediente-zenbakia eta diru-laguntzaren zenbatekoa adierazita, ebazpen honen I. eranskinean azaltzen den moduan.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko apirilaren 5a.
Gizarte Ekonomiaren zuzendaria,
JOAQUÍN DÍAZ ARSUAGA.