Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

82. zk., 2017ko maiatzaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
2179

EBAZPENA, 2017ko apirilaren 18koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, 2016an emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko ikerlanak argitaratzeko IV. Lehiaketaren saria esleitu gabe uzteko dena.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2016ko irailaren 23ko Ebazpenaren bidez, deialdia egin zen 2016. urterako Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko ikerlanen argitalpenen IV. Lehiaketarako (2016ko urriaren 10eko EHAA, 192. zenbakia).

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2017ko urtarrilaren 10eko Ebazpenaren bidez, argitara eman zen ikerlanak argitaratzeko IV. Lehiaketara aurkeztutako kandidaturak ebaluatu eta aztertzeko ardura izango zuen Hautaketa Batzordearen osaera (urtarrilaren 24ko EHAA, 16. zenbakia).

Halaber, 4.2 oinarriaren arabera, Epaimahaiak uste badu aurkeztutako lanak ez direla behar bezain onak, saria eman gabe gera daiteke.

Adierazitakoagatik, deialdiko hamargarren oinarrian ezarritakoa ikusita, eta Hautaketa Batzordeak proposatutakoa kontuan hartuta, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2016n emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko ikerlanak argitaratzeko IV. Lehiaketaren saria esleitu gabe uztea.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Hirugarrena.– Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete zuzenean, dagokion administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena jaso eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko apirilaren 18a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.


Azterketa dokumentala