Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

82. zk., 2017ko maiatzaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HEZKUNTZA SAILA
2178

AGINDUA, 2017ko apirilaren 19koa, Hezkuntzako sailburuarena. Honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren kidegoan sartzeko Hezkuntzako sailburuaren 2017ko otsailaren 21eko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduran jardungo duten hautaketa-organoen osaketa argitaratzen da.

Hezkuntzako sailburuaren 2017ko otsailaren 21eko Aginduaren bitartez (2017ko otsailaren 23ko EHAA), Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren kidegoan sartzeko hautaketa-prozedurarako deialdia egin zen. Agindu horren 5.1 oinarriak ezartzen du hautaketa-organoek egingo dutela prozesu honetako parte-hartzaileen hautaketa, Hezkuntzako sailburuaren agindu bidez, 5.2.2 eta 5.4 oinarrien arabera.

Aipatutako 5.2.2 oinarriaren arabera, Hezkuntzako sailburuak libreki izendatuko du epaimahaiburua. Beste lau epaimahaikideak, berriz, honela izendatuko dira: aipatutako oinarrian aipatzen diren funtzionarioen artean egingo den zozketaren bidez; salbu prozeduran kide gisa borondatez parte hartzea eskatu duten funtzionarioak, 5.2.3 oinarrian aurreikusitako baldintzak betetzen badituzte.

5.4 oinarriak ezartzen du Batzorde barematzaileak honako hauek osatuko dutela: batzordeburu bat, Hezkuntzako ikuskari bat izango dena eta Hezkuntzako sailburuak izendatuko duena, eta bokalak, zozketa bidez izendatuko direnak, kidegoko eta dauden batzordearen espezialitateko edo espezialitateetako jarduneko karrerako funtzionarioen artetik.

2017ko apirilaren 12an, bi organoen kideen bokalak izendatzeko zozketa egin zen; espezialitate-irizpidea eta espezialitate bakoitzeko epaimahaiek eta batzorde barematzaileek zein lurralde historikotan izango duten egoitza aintzat hartuta.

Hautaketa-organoen epaimahaiburuak eta epaimahaikideak izendatzeko egin beharrekoa egin ondoren, hauxe

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea agindu honen I. eranskinean Hezkuntzako sailburuaren 2017ko otsailaren 21eko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduran jardungo duten Epaimahaien osaketa, Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren kidegoan sartzeko.

Bigarrena.– Argitara ematea agindu honen II. eranskinean Hezkuntzako sailburuaren 2017ko otsailaren 21eko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduran jardungo duten Batzorde Barematzaileen osaketa, Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren kidegoan sartzeko.

Hirugarrena.– Epaimahaietako edo Batzorde Barematzileetako kideren bat ordezkatu behar izanez gero, horren ordez eranskinetan azaltzen den hurrenkera bereko ordezkoa izendatuko da, eta hori ezinezkoa bada, hurrengo ordezkoa.

Laugarrena.– Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Ingelesa, Gorputz Hezkuntza, Musika eta Hezkuntza Berezia-Pedagogia Terapuetikoa espezialitateetan, epaimahai bat baino gehiago eratu dira; hori dela-eta, bakoitzerako Hautaketa-batzordeak eratuko dira. Horren osaketa 2017ko otsailaren 21eko Aginduaren 5.3 oinarrian aurreikusitakoa izango da.

Hezkuntza Berezia-Entzumena eta Hizkuntza espezialitatean, epaimahai bakarra izendatu da; horrek jardungo du Hautaketa-batzorde gisa, ondorio guztietarako.

Bosgarrena.– Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza espezialitateetako hautaketa-batzordeetako buruak izendatzea, horietan 10 epaimahai baino gehiago eratu baitira. Izendatutako batzordeburuak agindu honen III. eranskinean agertzen dira.

Seigarrena.– Agindu honen eranskinetan azaltzen diren hautaketa-organoetako kideek ez dute prozeduran parte hartuko, eta Langileak Kudeatzeko zuzendariari horrela jakinaraziko diote frogagiriekin, baldin eta urriaren 1eko 40/2015 Legeak, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren Legeak, 23. artikuluan aurreikusten dituen gorabeheraren batean sartuta badaude, edo deialdi hau argitaratu aurreko bost urteetan kidego eta espezialitate berean sartzeko hautaprobetarako izangaiak prestatzen lanik egin izan badute.

Hamar egun naturaleko epea izango da uko egitea edo abstenitzea eskatzeko agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Halaber, izangaiek hautaketa-organoetako kideak errefusa ditzakete, baldin eta urriaren 1eko 40/2015 Legeak, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren Legeak, 24. artikuluan aurrez ikusitako betekizunak ematen badira.

Zazpigarrena.– Agindu honen aurka, berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik hasita, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko aretoan, bi hilabeteko epean, aipatutako egunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko apirilaren 19a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

I. ERANSKINA
Epaimahaien osaketa
(Ikus .PDF)

II. ERANSKINA
Batzorde Barematzaileen osaketa
(Ikus .PDF)

III. ERANSKINA
Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza espezialitateetako hautaketa-batzordeetako buruak
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala