80. zk., 2017ko apirilaren 27a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (186 KB - 1 orri.)
- EPUB (190 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
LEHENDAKARITZA
2113
149/2017 DEKRETUA, apirilaren 25ekoa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko idazkari nagusia kargutik kentzea xedatzeko dena.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18.j), 26.6 eta 29. artikuluetan ezarritakoaren arabera, Lehendakariaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2017ko apirilaren 25ean egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau
XEDATZEN DUT:
1. artikulua.– Ana Jesusa Alberdi Zubia andrea Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko idazkari nagusi kargutik kentzea, erretiroa hartuko duelako, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
2. artikulua.– Dekretu hau 2017ko maiatzaren 1ean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2017ko apirilaren 25ean.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.