78. zk., 2017ko apirilaren 25a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (181 KB - 1 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2066
EDIKTUA, behin betiko neurriak aldatzeari buruzko 1/2017 prozeduraren ondoriozkoa.
Nik, Virginia Merino Guijarrok, Bilboko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik,
Honako hau jakinarazten dut: epaitegi honetan, MHC 1/2017-F prozedura izapidetu da, zeinaren autoetan epaia eman baita, 2017-03-22an. Interesdunak eskuragarri du epaiaren kopia, bulego judizial honetan.
Yennifer Mercedes Garcia Nieto demandatuari legez ezarritako eran jakinarazpena egiteko balio dezan, ez baitakigu non dagoen, ediktu hau eman eta sinatzen dut, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin; eta, halaber, aditzera ematen zaio ezen, aipatu ebazpenaren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez dezakeela, hogei eguneko epean.
Bilbao, 2017ko martxoaren 22a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.