77. zk., 2017ko apirilaren 24a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (191 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
LEHENDAKARITZA
2048
EBAZPENA, 2017ko apirilaren 7koa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, zeinaren bidez ebazten baita sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdi publikoa.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2 artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, eta sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdi publikoa iragarriz Lehendakaritzaren idazkari nagusiak 2017ko otsailaren 1ean eman zuen ebazpenaren (otsailaren 13ko EHAA, 30. zk.) hirugarren oinarrian ezarritakoaren arabera, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Iñaki Serrano Lasa izendatzea kanpo-harremanetarako teknikari espezialista Europako Gaietarako Zuzendaritzan; 511291 kodea, 2 dotazioa.
Bigarrena.– Izendapen honek 2017ko apirilaren 24an izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Ebazpen honek administrazio-bideari bukaera ematen dio. Aurka egiteko, aukerako berraztertze-errekurtsoa jar dakioke ebazpena eman duen organoari, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hilabeteko epean edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera bi hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko apirilaren 7a.
Lehendakaritzako idazkari nagusia,
JESÚS MARÍA PEÑA MARTÍNEZ.