77. zk., 2017ko apirilaren 24a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (218 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
XEDAPEN OROKORRAK
GIPUZKOAKO BATZAR NAGUSIAK
2047
EBAZPENA, 2017ko apirilaren 5ekoa, Batzar Nagusietako Lehendakaritzarena, honako arau hau baliozkotzeko erabakia argitaratzeko agintzen duena: 1/2017 Foru Dekretu Araua, otsailaren 28koa, zoru klausulen aplikazioagatik ordaindutako kopuruen itzulketak pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan izango duen tratamendua ezartzen duena.
Barne Araudiko 130. artikuluan xedatutakoan oinarrituta, Gipuzkoako Batzar Nagusiek, gaurko bilkuran, erabaki dute baliozkotzea 1/2017 Foru Dekretu Araua, otsailaren 28koa, zoru klausulen aplikazioagatik ordaindutako kopuruen itzulketak pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan izango duen tratamendua ezartzen duena, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 2017ko martxoaren 6an argitaratu zena (45. zenbakia).
Argitaratzeko agintzen da, guztiak jakinaren gainean egoteko.
Donostia, 2017ko apirilaren 5a.
Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakaria,
EIDER MENDOZA LARRAÑAGA.