Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

76. zk., 2017ko apirilaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
2040

IRAGARKIA, Irungo (Gipuzkoa) Larzabal 6.1.01 sektorean 43 zuzkidura-bizitoki eraikitzeko lanaren zuzendaritza teknikoaren lizitazioari buruzkoa (Espedientea: 006SV/2017).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Zerbitzu zuzendaria.

b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: 006SV/2017.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Irungo (Gipuzkoa) Larzabal 6.1.01 sektorean 43 zuzkidura-bizitoki eraikitzeko lanaren zuzendaritza teknikoa.

b) Multzotan zatitzea: ez da multzotan zatitu.

c) Burutzeko lekua: Irungo (Gipuzkoa) Larzabal 6.1.01 sektorearen P1 lurzatian.

d) Burutzeko epea: zuzendu behar den obra-kontratua likidatu arte.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapideak: arruntak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko modua: hainbat irizpide.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: berrehun eta zortzi mila euro (208.000) gehi berrogeita hiru mila, seiehun eta laurogei euro (43.680) BEZarenak. Beraz, guztira, berrehun eta berrogeita hamaika mila, seiehun eta laurogei euro (251.680).

5.– Kontratuaren balio zenbatetsia: berrehun eta zortzi mila euro (208.000).

6.– Behin-behineko bermea: ez dago jarri beharrik.

7.– Agiriak eta argibideak lortzeko.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila.

b) Helbidea: Donostia kalea, 1.

c) Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Telefonoa: 945 01 98 26.

e) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2017ko maiatzaren 8a.

f) Kontratu honi buruzko informazio guztia webgune honetan eskura daiteke: www.contratacion.info edo www.euskadi.eus/contratacion

8.– Kontratistaren betebeharrak.

Sailkapena: ez.

Kaudimenari buruzko eskakizunak eta egiaztatzeko modua:

A) Ekonomia- eta finantza-kaudimena: urteko negozio-bolumena Merkataritzako Erregistroan edo dagokion erregistro ofizialean aurkeztutako urteko kontuen bidez egiaztatuko da, enpresaria inskribaturik dagoen erregistroa kontuan hartuta. Merkataritzako Erregistroan inskribaturik ez dauden enpresariek urteko negozio-bolumena egiaztatuko dute Merkataritzako Erregistroak legeztatutako inbentarioen eta urteko kontuen liburuen bitartez. Bestela, urteko negozio-bolumena Pertsona Fisikoen Errentaren Gaineko Zergaren likidazioaren bitartez egiaztatuko da. Enpresaren azken hiru ekitaldietako (2014, 2015 eta 2016) kontratuaren helburu den jarduera-arloan izandako urteko negozio-bolumena, gutxienez, 150.000 eurokoa izan behar da.

B) Kaudimen teknikoa: azken bost urteetan egindako zerbitzu nagusien edo lanen zerrenda aurkeztu beharko dute enpresek, lan edo zerbitzu horien zenbatekoa, datak eta onuradunak (publikoak nahiz pribatuak) zehaztuko dituena. Zerbitzuak egiaztatzeko organo eskudunak egindako edo bisaturiko ziurtagiriak aurkeztu beharko dira hartzailea sektore publikokoa izan bada; eta pertsona pribatua bada, pertsona horrek egindako ziurtagiria edo enpresaburuaren aitorpena. Kontratua gauzatzeko ardura duen lantaldeak, gutxienez, honako ukanbehar hauek bete behar ditu:

B.1.– Lanaren zuzendaritza: arkitektoa. Azken bost urteetan, gutxienez 4.000.000 eurotik gorako kontrataren aurrekontua zuten etxebizitza kolektiboen eraikin baten lanen zuzendaritza egin behar izan du.

B.2.– Lanaren exekuzioaren zuzendaritza: arkitekto teknikoa. Azken bost urteetan, gutxienez 4.000.000 eurotik gorako kontrataren aurrekontua zuten etxebizitza kolektiboen eraikin baten lanaren exekuzioaren zuzendaritza egin behar izan du.

9.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Agiriak aurkezteko azken eguna: 2017ko maiatzaren 9a, 12:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio-klausula zehatzen agirian adierazten direnak.

c) Eskabideak aurkezteko lekua:

c.1.– Elektronikoki lizitatuz gero, honako web orriaren bidez egin daiteke aurkezpena: www.contratacion.info edo www.euskadi.eus/contratacion.

c.2.– Paperean lizitatuz gero, honako leku honetan:

1.– Erakundea: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila.

2.– Helbidea: eskuan eraman beharko dira Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren Erregistro Nagusira (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia, Donostia kalea 1, Lakua II, 2. solairua), goian aipatutako epean. Postaz ere bidali ahal izango dira, eta eskaintza postan zein egunetan jarri den, egun berean kontratazio organoari telex, telekopia, edo telegrama bidez jakinarazi eta egiaztatu beharko zaio. Eskakizun bi horiek betetzen ez badira, ez dira eskaintzak onartuko. Nolanahi ere, eskaintza postaz bidali, eta hamar egun naturaleko epean jasotzen ez bada, inolaz ere ez da onartuko.

3.– Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion eskaintzari: 2 hilabete, proposamenak irekitzen direnetik aurrera kontatuta.

e) Aldaerak: ez da aldaera edo alternatibarik onartuko.

f) Prozedura mugatua bada, eskaintzak aurkezteko gonbita egin nahi zaien enpresen kopurua edo gutxienezko edo gehienezko kopurua: ez dago horrelakorik.

10.– Esleitzeko irizpideak.

a) Formulak aplikatuz automatikoki balioestekoak diren irizpideak. Ponderazioa, guztira: 51 puntu.

Eskaintza ekonomikoa. Ponderazioa: 51 puntu. Formula: ikus karatularen 30.2.2 puntua.

b) Balio-iritzietan oinarrituta aplikatu behar diren irizpideak: obra antolatzeko memoria. Ponderazioa, guztira: 49 puntu.

A) Lanen metodologia. Ponderazioa: 25 puntu. Ikusi karatularen 30.2.2 puntua.

B) Lantalde teknikoa eta jarduketa-sistemak. Ponderazioa: 10 puntu. Ikusi karatularen 30.2.2 puntua.

C) Lanen ingurunea eta bertako azpiegiturak ezagutzea. Ponderazioa: 10 puntu. Ikusi karatularen 30.2.2 puntua.

D) Ingurunean dauden arazoak aztertzea eta konpontzea. Ponderazioa: 4 puntu. Ikusi karatularen 30.2.2 puntua.

11.– C gutunazalak irekitzeko ekitaldi publikoa.

a) Entitatea: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

b) Herria: 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).

c) Data: 2017ko maiatzaren 19a.

d) Ordua: 10:00.

e) Lekua: Lakua IIko 1. aretoa, Donostia kalea, 1 (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia).

12.– B gutunazalak (formulen bidez baloratu beharreko irizpideak) irekitzeko ekitaldi publikoa.

a) Entitatea: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

b) Herria: 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).

c) Data: 2017ko ekainaren 19a.

d) Ordua: 11:00.

e) Lekua: Lakua IIko 1. aretoa, Donostia kalea 1 (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia).

13.– Bestelako argibideak: ez.

14.– Iragarpen-gastuak: enpresa esleipendunaren kontura.

15.– Iragarkia Europako Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidalitako eguna: ez dago horrelakorik.

16.– Deialdiari buruzko informazioa eta pleguak eskuratzeko atari informatikoa edo webgunea: www.contratacion.info edo www.euskadi.eus/contratacion

Vitoria-Gasteiz, 2017ko apirilaren 4a.

Zerbitzu zuzendaria,

PALOMA USATORRE MINGO.


Azterketa dokumentala