76. zk., 2017ko apirilaren 21a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (213 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
2037
EBAZPENA, 2017ko apirilaren 4koa, Euskal Herriko Unibertsitatearen errektorearena, zeinaren bidez argitaratzen baita Luis Miguel Uharte Pozas jaunak gainditu egin duela 2016ko azaroaren 16ko Ebazpenaren deialdiko hautapen-prozesua (2016ko azaroaren 25eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria), «Gizarte Antropologia» jakintza-arloan irakasle agregatuaren plaza bat betetzeko.
Errektore honek ebazten du Luis Miguel Uharte Pozas jauna Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN 44611863M. Kodea: AGC8L1 – D00115-12. Jakintza-arloa: «Gizarte Antropologia». Saila: Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia. Ikastegia: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea. Hizkuntza-eskakizuna: elebiduna. Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Antropologia Politikoa».
Proposatutako lehiakideak 20 balioduneko epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, dagokion lan-kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.
Leioa, 2017ko apirilaren 4a.
Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Errektorearen 2017ko urtarrilaren 25eko Ebazpena, 2017-02-03ko EHAA)
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,
INMACULADA GUERRICAGOITIA MARINA.