76. zk., 2017ko apirilaren 21a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (191 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
LAN ETA JUSTIZIA SAILA
2036
AGINDUA, 2017 apirilaren 11koa, Lan eta Justiziako sailburuarena, Lan eta Justizia Saileko behin-behineko langile baten kargu kentzea xedatzeko dena.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28.2 artikuluan eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 96.2 artikuluan jasotakoa aplikatuz, ondoren zehaztutako kargu-uztea formalizatzen dut. Horrela, bada, honako hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Miguel Angel Unzalu Hermosa jauna Lan eta Justizia Saileko Legebiltzarrarekiko Harremanetarako aholkulari kargutik kentzea (kodea: 5292; dotazioa: 1), beste lanpostu baterako izendatu baita.
Bigarrena.– Kargu-uzte honek 2017ko apirilaren 21etik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko apirilaren 11.
Lan eta Justiziako sailburua,
MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.