Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

76. zk., 2017ko apirilaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
2033

142/2017 DEKRETUA, apirilaren 11koa, Justizia Administrazioko zuzendaria izendatzeko dena.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981, Legearen 18.j), 26.6 eta 29. artikuluetan ezarritakoaren arabera, Lan eta Justiziako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2017ko apirilaren 11n egindako bilkura proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Maria Isabel Gabriel Bellido andrea Justizia Administrazioko zuzendari izendatzea.

2. artikulua.– Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2017ko apirilaren 11n.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Lan eta Justiziako sailburua,

MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.


Azterketa dokumentala