76. zk., 2017ko apirilaren 21a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (190 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
2027
AGINDUA, 2017ko apirilaren 19koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko behin-behineko lanpostutik kentzea xedatzeko dena.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28.2 artikuluan eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 96.2 artikuluan ezarritako aurreikuspenak aplikatuz, ondoren zehazten den kargu uztea
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Almudena Otaola Urkijo andrea Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Kabineteari Laguntzeko aholkulariaren kargutik (5295 kodea, 1 dotazioa) kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena.– Kargu uzteak 2017ko apirilaren 21etik aurrera izango ditu eraginak. Kargu-uztearen eguna zerbitzuak emateko azken egunarekin bat etorriko da betiere.
Hirugarrena.– Administrazio-bidea amaitzen duen agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, bi kasuetan agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko apirilaren 19a.
Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,
BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.