76. zk., 2017ko apirilaren 21a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (182 KB - 1 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSASUN SAILA
2016
AGINDUA, 2017ko apirilaren 11koa, Osasuneko sailburuarena, Osasun Saileko behin-behineko langile bat kargutik kentzeko dena.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28.2 eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 96.2 artikuluetan ezarritako aurreikuspenak aplikatuz, ondoren zehazten den kargu-kentzea
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Mireia Elkoroiribe Zenikaonandia andrea Osasun Saileko Erakundearteko Harremanetarako aholkulari kargutik kentzea (5230 kodea, 4 dotazioa), eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena.– Kargutik kentze honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Administrazio-bidea amaitzen duen agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, bi kasuetan agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko apirilaren 11.
Osasuneko sailburua,
JON DARPÓN SIERRA.