76. zk., 2017ko apirilaren 21a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (185 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
1987
99/2017 DEKRETUA, apirilaren 11koa, Administrazio eta Lurralde Plangintzaren sailburuordea kargutik kentzea xedatzeko dena.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18.j), 26.6 eta 29. artikuluetan ezarritakoaren arabera, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2017ko apirilaren 11n egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau,
XEDATZEN DUT:
1. artikulua.– Maria Aranzazu Leturiondo Aranzamendi andrea Administrazio eta Lurralde Plangintzaren sailburuorde kargutik kentzea, beste kargu bat beteko baitu Administrazioan, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
2. artikulua.– Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2017ko apirilaren 11n.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,
IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.