76. zk., 2017ko apirilaren 21a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (184 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1980
93/2017 DEKRETUA, apirilaren 11koa, Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendaria kargutik kentzea xedatzeko dena.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18. artikuluko j) idatzi-zatian,26. artikuluko 6. paragrafoan eta 29. artikuluan ezarritakoaren arabera, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2017ko apirilaren 11n egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau
XEDATZEN DUT:
1. artikulua.– Ernesto Sainz Lanchares jauna Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendari kargutik kentzea, beste kargu bat beteko baitu Administrazioan, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
2. artikulua.– Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2017ko apirilaren 11n.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua,
BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.