Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

76. zk., 2017ko apirilaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

EUSKADIKO INFORMATIKAKO INGENIARIEN ELKARGO OFIZIALA
1971

AKORDIOA, 2017ko apirilaren 5ekoa, Euskadiko Informatikako Ingeniarien Elkargo Ofizialarena, izaera pertsonaleko datuen fitxategiak aldatu eta sortzen dituena.

ZIOEN AZALPENA

Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 20. artikuluaren arabera, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo kasuan kasuko egunkari ofizialean argitaratutako xedapen orokorren bidez baino ezin dira sortu, aldatu edo ezabatu Administrazio publikoarenak izan eta izaera pertsonaleko datuak dituzten fitxategiak. Artikulu horretan bertan dago xedatuta zein den xedapen horren oinarrizko edukia.

Euskadiko Informatikako Ingeniarien Elkargo Ofiziala zuzenbide publikoko korporazioa da; nortasun juridiko propioa du, bai eta bere helburuak betetzeko gaitasun osoa ere.

Zuzenbide publikoko korporazioa den aldetik, Euskadiko Informatikako Ingeniarien Elkargo Ofizialari dagozkio legegileak gomendioan uzten dizkion edo Administrazioak eskuordetzen dizkion egitekoak, lanbidearekiko harreman zuzena duten interes publikoko egitekoak, hain zuzen.

Bere eskumen-eremuan, Euskadiko Informatikako Ingeniarien Elkargo Ofizialari egiteko horietariko hauek dagozkio: lanbide-jarduera antolatzea, etika eta duintasun profesionala eta partikularrei zor zaien errespetua zainduta; lanbide- eta elkargo-mailako diziplinazko ahalmena erabiltzea, eta intrusismo profesionalik ez izateko neurri egokiak hartzea.

Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa (DBEB) Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legearen 18. artikuluak –Eusko Legebiltzarraren legea– Datuak Babesteko Erregistroa sortzen du, eta, xedatzen duenaren arabera, bertan inskribatu beharko dira lege horren aplikazio-eremuak barne hartzen dituen fitxategiak.

Eusko Legebiltzarraren 2/2004 Legea garatzen duen urriaren 18ko 308/2005 Dekretuaren 2. artikuluak xedatzen duenez, Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde publikoek Datuak Babesteko Euskal Agentziari (DBEE) jakinaraziko diote izaera pertsonaleko datuen fitxategien sortze, aldatze edo ezabatze oro, datuok Datuen Babeserako Erregistroan inskriba daitezen; horretarako, DBEEaren zuzendariaren 2005eko uztailaren 21eko Ebazpenaren bidez onartutako eredu arautuan emandako xedapena edo erabakia helarazi beharko da (2005eko abuztuaren 31ko EHAA, 31. zk.).

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako 2004ko azaroaren 4ko ebazpenaren bitartez (2004ko abenduaren 15eko EHAA, 238. zk.), "Elkargokideak" izeneko fitxategia sortu zen; gaur egun, fitxategi horren arduraduna Euskadiko Informatikako Ingeniarien Elkargo Ofiziala da, eta behar bezala dago inskribatuta Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren Erregistro Nagusian.

Hala ere, Euskadiko Informatikako Ingeniarien Elkargo Ofizialaren zuzendaritza-batzordeak erabaki du onartzea elkargoaren datu pertsonalen fitxategi publikoak aldatzea eta sortzea, baldintza hauetan:

Lehenengoa.– «Elkargokideak» izeneko fitxategia aldatzea onartzea, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren aplikazio-eremuaren barruan, I. eranskinean adierazitakoaren arabera.

Bigarrena.– Euskadiko Informatikako Ingeniarien Elkargo Ofizialaren datu pertsonalen fitxategi publikoak sortzea onartzea, II. eranskineko zerrendaren arabera, eta, horretarako, hauetan xedatutakoak bete beharko dira, eta behar diren egokitzapenak egin: Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 20. artikulua eta abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretua, zeinaren bidez onartzen baita Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa garatzen duen erregelamendua.

Hirugarrena.– Fitxategien eta tratamenduen arduraduna den aldetik, Euskadiko Informatikako Ingeniarien Elkargo Ofizialari dagokio behar diren neurriak hartzea fitxategi horietako datu pertsonalak gomendioan utzitako eta aitortutako zuzenbide publikoko egitekoetarako eta helburuetarako baino ez direla erabiltzen bermatzeko.

Laugarrena.- Izaera pertsonaleko datuak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa garatzeko Erreglamendua onartzen duen abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuaren 55. artikuluan ezarritakoari jarraituz, I. eta II. eranskinetan sartutako fitxategiak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian akordio hau argitaratu eta hogeita hamar eguneko epean jakinaraziko zaizkio Datuak Babesteko Euskal Bulegoari jakinaraziko zaizkio, honek Datuen Babeserako Erregistro Nagusian inskriba ditzan.

Bosgarrena.– Akordio hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaraturatuko da eta, arauzko moduan jakinaraziko zaio Datuak Babesteko Euskal Bulegoari. Akordioak, nolanahi ere, EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunean hartuko du indarra.

Bilbao, 2017ko apirilaren 5a.

Dekanordea,

Juan ArrUE ULLES.

I. ERANSKINA
DATU PERTSONALAK DITUEN FITXATEGIA ALDATZEA

1.– Fitxategia: Elkargokideak.

Fitxategiaren arduraduna.

Euskadiko Informatikako Ingeniarien Elkargo Ofiziala.

Zer zerbitzutan balia daitezkeen datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuak ezerezteko eta datuen aurka egiteko eskubideak.

Euskadiko Informatikako Ingeniarien Elkargo Ofiziala.

Helbidea: Jesusen Bihotza plaza 4 – 1.a, 13. dptu.

48011 Bilbao (Bizkaia).

Helburuaren deskribapena eta aurreikusitako erabilerak.

Elkargokideekiko harremanari eutsi, garatu, bete eta kontrolatzea, elkargokideen interes profesionalak babestea eta estatutuetan esleitutako egitekoak eta betebeharrak betetzea, zirkularrak bidaltzea, eta lankidetza-hitzarmenetako enpresen produktuei eta zerbitzuei buruzko merkataritza-informazioa bidaltzea.

Helburuari dagokion tipifikazioa: zenbait helburu.
Kolektiboak.

Beste kolektibo batzuk: elkargokideak.

Segurtasun-maila: oinarrizkoa.
Datuen jatorria: interesduna bera edo beraren legezko ordezkaria.
Egitura – Fitxategiaren datu-motak, egitura eta antolamendua:

Identifikazio-datuak: NANa; izen-abizenak; helbidea; telefonoa; sinadura; irudia; beste identifikazio-datu batzuk: helbide elektronikoa; elkargokide-zenbakia.

Ezaugarri pertsonalak.

Datu akademiko eta profesionalak.

Enpleguari buruzko xehetasunak.

Ekonomikoak, finantzakoak eta aseguruetakoak

Tratamendu-sistema: mistoa.
Datuen lagapena.

Informatika Ingeniaritzako Elkargo Profesionalen Kontseilu Nagusia (CCII).

Aseguru-erakundeak.

Epaitegiak eta auzitegiak

Datuen nazioarteko transferentzia: ez da sortzen.
II. ERANSKINA.
IZAERA PERTSONALEKO DATUAK DITUZTEN FITXATEGIAK SORTZEA.

1.– Fitxategia: Gobernu-organoak eta eskuordeko batzordeak.

Fitxategiaren arduraduna.

Euskadiko Informatikako Ingeniarien Elkargo Ofiziala.

Zer zerbitzutan balia daitezkeen datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuak ezerezteko eta datuen aurka egiteko eskubideak.

Euskadiko Informatikako Ingeniarien Elkargo Ofiziala.

Helbidea: Jesusen Bihotza plaza 4 – 1.a, 13. dptu.

48011 Bilbao (Bizkaia).

Helburuaren deskribapena eta aurreikusitako erabilerak.

Elkargoaren gobernu-organoak eta eskuordeko batzordeak egin eta kudeatzea, deialdiak, bilkurak eta hartutako erabakiak barnean hartuta, eta estatutuek esleitutako egitekoak, eskubideak eta betebeharrak kudeatu eta kontrolatzea.

Helburuari dagokion tipifikazioa: zenbait helburu (elkargoaren gobernu-organoak eta eskuordeko batzordeak kudeatzea).

Kolektiboak.

Beste kolektibo batzuk: gobernu-organoetako kideak eta eskuordeko batzordeetako kideak.

Segurtasun-maila: oinarrizkoa.
Datuen jatorria: interesduna bera edo beraren legezko ordezkaria.
Egitura – Fitxategiaren datu-motak, egitura eta antolamendua:

Identifikazio-datuak: NANa; izen-abizenak; helbidea; telefonoa; sinadura; beste identifikazio-datu batzuk: helbide elektronikoa.

Ezaugarri pertsonalak.

Tratamendu-sistema: mistoa.
Datuen lagapenak.

Informatika Ingeniaritzako Elkargo Profesionalen Kontseilu Nagusia (CCII).

Eusko Jaurlaritzako Tituludun Lanbideen Erregistroa.

Datuen nazioarteko transferentzia: Ez da sortzen.

2.– Fitxategia: peritutzak.

Fitxategiaren arduraduna.

Euskadiko Informatikako Ingeniarien Elkargo Ofiziala.

Zer zerbitzutan balia daitezkeen datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuak ezerezteko eta datuen aurka egiteko eskubideak.

Euskadiko Informatikako Ingeniarien Elkargo Ofiziala.

Helbidea: Jesusen Bihotza plaza 4 – 1.a, 13. dptu.

48011 Bilbao (Bizkaia).

Helburuaren deskribapena eta aurreikusitako erabilerak.

Peritu-egiaztagiria duten elkargokideen datu pertsonal eta profesionalak, txanda eta esku-hartze profesionalak, eta, halakorik badago, prozedura judizialetako alderdiek eskatzen dituzten informatika-peritutzak kudeatu, kontrolatu eta oniritzia ematea.

Helburuari dagokion tipifikazioa: beste helburu-mota bat; bezeroak kudeatzea kontabilitateari, fiskoari eta administrazioari begira.

Kolektiboak.

Beste kolektibo batzuk: elkargokide-perituak.

Segurtasun-maila: oinarrizkoa.
Datuen jatorria: interesduna bera edo beraren legezko ordezkaria.
Egitura – Fitxategiaren datu-motak, egitura eta antolamendua:

Identifikazio-datuak: NANa; izen-abizenak; helbidea; telefonoa; sinadura; beste identifikazio-datu batzuk: helbide elektronikoa; elkargokide-zenbakia.

Ezaugarri pertsonalak.

Datu akademiko eta profesionalak.

Enpleguari buruzko xehetasunak.

Tratamendu-sistema: mistoa.
Datuen lagapena.

Epaitegiak eta auzitegiak

Informatika-peritutzak eskatzen dituzten enpresak.

Datuen nazioarteko transferentzia: ez da sortzen.

Azterketa dokumentala