Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

72. zk., 2017ko apirilaren 12a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
1910

IRAGARKIA, zeinaren bidez Segurtasuneko sailburuordearen ebazpen bat jakinarazten baita. Ebazpen horren bidez, REC-VIC-016/2017-XI (405X1601960-1) espedientean jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezesten da, Ertzaintzako zuzendariaren 2016ko azaroaren 29ko Ebazpenaren kontrakoa.

Aipatutako ebazpenaren jakinarazpen pertsonala egiten saiatu arren, ez da posible izan. Hori dela eta, iragarki hau argitaratzen da, aurreko ebazpenaren jakinarazpentzat balio dezan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Ebazpen horrek administrazio-bidea amaitzen du, eta haren aurka errekurtsoa jarri ahal izango da administrazioarekiko auzien Bilboko epaitegian, edota demandatzaileak helbidea duen barrutiko administrazioarekiko auzien epaitegian (betiere, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko barrutian badago) bi hileko epean, jakinarazpen hau jaso eta hurrengo egunetik aurrera.

Aipatutako espedientearen ebazpenaren testu osoa helbide honetan eskura daiteke: Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saila, Lakua I eraikina, E gunea, solairuartea, Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko apirilaren 5a.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,

EUGENIO ARTETXE PALOMAR.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala