72. zk., 2017ko apirilaren 12a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (187 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1900
EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 873/2016 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 873/2016 hitzezko judizioa.
Demandatzailea: Maria Yolanda Barredo Cerio.
Demandatua: Said Saidov Sheinov.
Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.
Judizio horretan, epaia eman da 2017-03-20an. Hona hemen epaitza:
EPAITZA
Osorik baiesten dut Yolanda Barredo Ceriok Said Saidov Sheinoven aurka aurkeztutako demanda. Horrenbestez, azken hori kondenatzen dut demandatzaileari 701 euro ordaintzera, baita Kode Zibileko 1.100, 1.101 eta 1.108 artikuluetako interesak ere, demandaren egunetik (2016-10-13) epaiaren egunera bitartekoak. Eta azken egun horretatik aurrera, PZLren 576. artikuluko interesak.
Ebazpen honen aurka, ezin da errekurtsorik jarri. PZL, 455. artikulua.
Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Said Saidov Sheinov demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 20a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.