Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

72. zk., 2017ko apirilaren 12a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1896

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 56/2016 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 56/2016 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Zurich Insurance Plc Sucursal en España.

Abokatua: Jon Garaitagoitia Inunciaga.

Prokuradorea: Germán Ors Simon.

Demandatua: Ibon Bilbao Dopazo.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2017-03-14an.

Ibon Bilbao Dopazo demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago. Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2. artikulua).

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2017ko martxoaren 15a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala