Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

72. zk., 2017ko apirilaren 12a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1895

EDIKTUA, 60/2016 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 60/2016 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Bide Onera Vasca, Sociedad Cooperativa.

Abokatua: Gerardo Ariztimuño Quintanilla.

Prokuradorea: Jose Felix Basterrechea Aldana.

Demandatua: Maria Isabel Alvarez de la Vega eta Ricardo Javier Campos Garcia.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2017-01-13an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

María Isabel Álvarez De la Vega eta Ricardo Javier Campos García-ren aurka, Bide Onera Vasca Sociedad Cooperativa-ren izenean eta ordez José Félix Basterrechea epaitegietako prokuradoreak aurkeztutako demanda osorik baiesten dut; eta Bide Onera Vasca Sociedad Cooperativa-ri solidarioki honako hauek pagatzera kondenatzen ditut María Isabel Álvarez De la Vega eta Ricardo Javier Campos García: 1.097,46 euro, eta KZeko 1108 artikuluan zehaztu interes legezkoak, 2015eko ekainaren 25etik harakoak. Ateratzen den diru-kopuruak PZLko 576. artikuluan araututako interesa sortuko du, epai hau eman den datatik aurrera.

María Isabel Álvarez De la Vega eta Ricardo Javier Campos García kostuak ordaintzera kondenatzen dira.

Jakinaraz bekie epai hau alderdiei.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik jarri (PZL, 455 artikulua).

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena: epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratuak berak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, Justizia Administrazioaren letradu naizenez, guzti horren fede ematen dut, Vitoria-Gasteizen, bi mila eta hamazazpiko urtarrilaren hamahiruan.

Maria Isabel Alvarez de la Vega eta Ricardo Javier Campos Garcia demandatuen egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo (Bizkaia), 2017ko martxoaren 17a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala