72. zk., 2017ko apirilaren 12a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (235 KB - 2 orri.)
- EPUB (198 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
1890
EBAZPENA, 2017ko otsailaren 20koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, linea elektriko bat onura publikokoa dela deklaratzeko. Helburua zuhaitzik gabeko zerrenda zabaltzea da, honako inguru honetan: Berriz eta Abadiñoko udalerrietan, 13,2kV-ko «Berriz-Durango 1 ZTOA».
Erreferentzia: L-8351 IFT/MBA.
Espedientea: AT-H-2016-39.
AURREKARIAK
1.– 2016ko otsailaren 2ean, Iberdrola Distribución Electrica SAU enpresak, Erandioko Axpeko Erribera 5 zk.an helbideratua, eskatu zuen gorago zehaztutako linea onura publikokoa deklaratzea, linea horren zortasuna handitzearen eraginpeko ondasunak eta eskubideak premiaz okupatzeko; zuhaitzik gabeko zerrenda zabaltzearen ondorioz. Halaber, enpresak dokumentazio egokia aurkeztu zuen Energia eta Meategietako zuzendariaren 2011ko martxoaren 8ko Ebazpena betearazteko xedez, haren bidez xedatzen baitira zuhaiztietatik igarotzen diren tentsio handiko lineetarako berariazko betekizunak.
2.– Abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren 10. artikuluan (2002-12-23ko EHAA) eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan (2000-12-27ko BOE) xedatutako ondorioetarako, aipatutako eskaera jendaurrean erakusteko iragarkia argitaratu zen, 2016ko urriaren 31ko BAOn, 2016ko azaroaren 14ko EHAAn eta 2016ko azaroaren 4ko El Correo egunkarian. Harekin batera, enpresa horrek desjabetu beharrekotzat jotzen dituen ondasunen eta eskubideen zerrenda argitaratu zen.
3.– 2016ko otsailaren 25ean, Berriz eta Abadiñoko Udalei, ofizioak bidali zitzaizkien aipatutako jarduketaren iragarkia udaletxeko Iragarki-oholean jar zezaten; halaber, instalazioa onura publikoko deklaratzea egokia zen ala ez azaltzeko txostena egitea eskatu zitzaien.
4.– Jendaurrean jartzeko epean ez da partikularren alegaziorik edo kexarik jaso.
OINARRI JURIDIKOAK
1.– Espedientean, xedapen hauetan ezarritako arauzko izapideak bete dira: Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legea; energia elektrikoko instalazioen garraiorako, banaketarako, merkaturatzeko eta hornitzeko jarduerak eta baimentze-prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretua; nahitaezko desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legea; Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 3ko 282/2002 Dekretua; eta goi-tentsioko linea elektrikoak zuhaiztietatik igarotzeko berariazko betekizunak xedatzen dituen Energia eta Meategien zuzendariaren 2011ko martxoaren 8ko Ebazpena (2011-05-31ko EHAA).
2.– Aipatutako Sektore Elektrikoari buruzko 24/2013 Legearen 54. Artikuluak energia-banaketarako instalazioen onura publikoa deklaratzen du, nahitaezko desjabetu beharrekotzat jotzen dituen ondasunen eta eskubideen xedeetarako, baita dagokion bide-zorraren ezarpena eta jarduketa ere, legearen 56. artikuluan, eta nahitaezko desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan, aipatutako berehalako okupazio beharrari buruzko adierazpena inplizituki daramalarik.
3.– Energiaren, Meategien eta Industria administrazioaren zuzendariak, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 190/2013 Dekretuan (2013-04-24ko EHAA) emandako eskumena baliatuta, (dekretu hori indarrean dago, hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Sailak sortu, ezabatu eta aldatzeari eta horien eginkizunak eta jardute-arloak finkatzeari buruzko lehendakariaren azaroaren 24ko 24/2016 Dekretuaren xedapen iragankorrarekin bat etorriz), honako hau.
EBAZTEN DU:
Berariaz deklaratzea onura publikokoa dela «Berriz-Durango 1. ZTOA», izendatutako linea elektrikoaren inguruko eremua, zuhaitzik gabeko zerrenda zabaltzeko, Berriz eta Abadiñoko udalerrietan.
Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikuluan xedatutakoaren arabera, deklarazio honek berekin dakar eraginpeko ondasunak okupatu edo eskubideez jabetu beharra, eta haien okupazioa lehenbailehen egin beharra. Deklarazioak, halaber, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan presaz okupatzeko deklarazioari dagokionez ezartzen diren ondorioak dakartza, 53. artikuluan zehaztutako erregistro-ondorioekin.
Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Industriako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, zenbatzen hasita, eta hori guztia Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritakoari jarraiki.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 20a.
Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria,
AITOR PATXI OREGI BAZTARRIKA.