72. zk., 2017ko apirilaren 12a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (212 KB - 2 orri.)
- EPUB (197 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
1889
48/2017 EBAZPENA, apirilaren 5ekoa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinen bidez, Itourbask-Turismo Bulegoen Euskal Sareari atxikitako informazio turistikoko zerbitzuak emateko, toki-erakundeekin sinatzekoa den hitzarmen-ereduaren bigarren aldaketa argitaratzen baita, Itourbask-Turismo Bulegoen Euskal Sarea sortzeko 2003ko azaroaren 18ko 279/2003 Dekretuaren babesean.
Jaurlaritzaren Kontseiluak 2003ko azaroaren 18an egindako bileran onartu zuen Itourbask-Turismo Bulegoen Euskal Sareari atxikitako informazio turistikoko zerbitzuak emateko toki-erakundeekin sinatzekoa den lankidetza-hitzarmen eredua, Itourbask-Turismo Bulegoen Euskal Sarea sortzeko 2003ko azaroaren 18ko 279/2003 Dekretuaren babesean (2003ko abenduaren 9ko EHAA, 240. zk.); onarpen hori Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren azaroaren 26ko 20/2003 Ebazpenaren bidez gauzatu zen.
Ondoren, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2004ko ekainaren 22ko eta 2013ko martxoaren 14ko bileretan erabaki zuen lankidetza-hitzarmenaren aldatzea.
2017ko apirilaren 4an, Jaurlaritzaren Kontseiluak erabaki zuen hirugarren aldaketa bat egitea; aldaketa horrek hitzarmen-ereduaren klausulen aurrekarien bigarren eta hirugarren paragrafoei eta seigarren klausulari eragiten die.
Ondorioz, eta hori behar bezala iragar dadin, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Itourbask-Turismo Bulegoen Euskal Sarean barne hartutako informazio turistikoko zerbitzuak emateko toki-erakundeekin sinatzeko lankidetza-hitzarmeneko ereduaren klausulen aurrekarien 2. eta 3. paragrafoen eta 6. klausularen aldaketa argitaratzea, Itourbask-Turismo Bulegoen Euskal Sarea sortzeko 2003ko azaroaren 18ko 279/2003 Dekretuaren babesean. Honela idatzita gelditzen dira:
– Klausulen aurrekarien 2. eta 3. paragrafoak, «Adierazi dute»-naren ondoren:
13/2016 Legeak, uztailaren 28koak, Turismoarenak., bere 5.1.e) artikuluan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari honako eskumen hau ematen dio neurri egokiak hartzeko turismo-eskaintza sustatu eta bultzatzeko; beste administrazio eta organismo batzuek beren eskumen-eremuan hartutako neurriekin koordinatuz eta administrazio eta organismo horiekin lankidetzan arituz. Era berean, esandako legearen 14. artikuluak esaten duenez,turismo-erabiltzaileek, turismo-jarduerak eskaintzen dituzten pertsonekiko eskubideak dituzte. Haien artean, Turismo Administraziotik Euskadiko turismo-eskaintzaren eta baliabide turistikoen alderdi guztiei buruzko informazio eguneratua eta zehatza jasotzekoa.
13/2016 Legeak, uztailaren 28koak, Turismoarenak, bere 4.artikuluan honako hau ezartzen du: Turismo-arloko eskumenak dituen sailaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoari hauxe dagokio: baliabide turistikoak sustatzeko orduan, Euskadiren barne- eta kanpo-proiekzioa bultzatuko da turismo-eskaintza edo -marka global modura, aldi berean bertoko beste marka guztiak integratuz eta errespetatuz. Era berean, 5.3 artikuluak adierazten duenez udalei dagokie tokiko turismoa kudeatzea eta sustatzea.
– 6. Klausula- Hitzarmenaren indarraldia:
Hitzarmen hau sinatzen den egunean jarriko da indarrean, eta urte bereko abenduaren 31ra arte iraungo du hitzarmena amaitu baino hiru hilabete lehenago aldeetako batek berariaz salatu ezik.
Beste alde batetik, aurrekontuan diru-izendapen egokia egonda, hitzarmen hau urtetik urtera luzatu ahalko da, gehienez beste lau urterako. Luzapenak Jarraipen Batzordeak sinatuko duen luzapen-protokolo baten bidez gauzatuko dira. Luzapen-protokoloa hitzarmenaren zati bereizezina izango da. Edozelan ere, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren ekarpen ekonomikoa ez da aldatuko.
Hala ere, luzapen automatiko hau gerta dadin, sinatutako luzapen-protokoloaz gain, beharrezkoa da, halaber, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailean turismo-bulegoaren edota turismo-informazioko gunearen jarduerari buruzko hurrengo urteko memoria eta aurrekontua aurkeztea, hitzarmena amaitu aurreko hiru hilabeteetan.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko apirilaren 5a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
JUAN ANTONIO ARIETA-ARAUNABEÑA IBARZABAL.