72. zk., 2017ko apirilaren 12a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (181 KB - 1 orri.)
- EPUB (189 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1884
IRAGARKIA, Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIko Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Erizaintzako zuzendariorde lanpostua izendapen askearen bidez betetzeko deialdiari buruzkoa.
Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIko zuzendari gerenteak deialdia egin du, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Erizaintzako zuzendariorde lanpostua izendapen askearen bidez betetzeko. Deialdiaren oinarriak eta lanpostuaren ezaugarriak web-orri honetan daude argitaratuta: www.osakidetza.euskadi.eus
Eskabideak deialdiaren oinarrietan xedatutakoari jarraikiz aurkeztu beharko dira, bertan adierazitako epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera.
Barakaldo, 2017ko martxoaren 9a.
Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIko zuzendari gerentea,
SANTIAGO RABANAL RETOLAZA.