Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

72. zk., 2017ko apirilaren 12a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HEZKUNTZA SAILA
1880

EBAZPENA, 2017ko apirilaren 3koa, Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariarena. Honen bidez, aldatu egiten da Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2016ko abuztuaren 3ko Ebazpena (Ebazpen horren bidez, argitara eman ziren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko otsailaren 5eko Aginduaren bitartez deitutako hautaketa-prozeduretan hautatutako izangaien behin betiko zerrendak).

Andoni Etxeberria Elexpuru jaunak, Erika Gómez Calvo andreak, María Pilar Fernández Romero andreak, Alfredo Lakuntza Vicario jaunak eta Mikel Múgica López de Uralde jaunak –Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko otsailaren 5eko Aginduaren bidez deitutako Bigarren Hezkuntzako Irakasleen kidegoan sartzeko hautaketa-prozeduran izangai hautatuak–, gorako errekurtsoak jarri zituzten aipatutako sailaren Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2016ko abuztuaren 3ko Ebazpenaren aurka (2016-08-08ko EHAA); ebazpen horren bidez, argitara eman ziren aipatutako hautaketa-prozeduran hautatutako izangaien behin betiko zerrendak, merezimenduen baremoari dagokionez.

Hezkuntzako sailburuaren 2017ko urtarrilaren 12ko, urtarrilaren 16ko, otsailaren 20ko eta martxoaren 13ko aginduen bidez, aintzat hartu ziren jarritako gorako errekurtsoak. Horren ondorioz, Hezkuntza Sailaren Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2017ko martxoaren 31ko Ebazpenaren bidez, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2016ko uztailaren 26ko Ebazpena aldatu zen (Ebazpen haren bidez, aipatutako hautaketa-prozeduretan lehiaketa-aldian izangaiek lortutako puntuazio totalak argitara eman ziren). Aldaketa aipatutako izangai hautatuek lortutako puntuazioan izan da, aldi horretan lortutako puntuazio totala areagotuz. Ondorioz, lortutako puntuazio globala areagotzen da, lehiaketa- eta oposizio-aldietan lortutako puntuazioak batu izanaren ondoriozkoa.

Ondorioz, eta horren arabera, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Aldatzea Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2016ko abuztuaren 3ko Ebazpena. Horren bidez, argitara eman ziren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko otsailaren 5eko Aginduaren bitartez oposizio-lehiaketa gainditu zuten hautatutako izangaien behin betiko zerrendak, baita espezialitate berriak eskuratzeko prozedura gainditu zuten behin betiko izangaien zerrendak ere. Aldaketak ondoren aipatzen diren terminoetan dira:

– Andoni Etxeberria Elexpuru jaunari –Geografia eta Historia espezialitatean hautatua dago, txanda irekian– honako puntuazio global hau dagokio: 6.8033 puntu.

– Erika Gómez Calvo andrear –Geografia eta Historia espezialitatean hautatua dago, txanda irekian–, honako puntuazio global hau dagokio: 5.6220 puntu.

– María Pilar Fernández Romero andreari –Biologia eta Geologia espezialitatean hautatua dago, txanda irekian–, honako puntuazio global hau dagokio: 7.1613 puntu.

– Alfredo Lakuntza Vicario jaunari –Ingeleseko espezialitatean hautatua, txanda irekian–, honako puntuazio global hau dagokio: 6.2083 puntu.

– Mikel Múgica López de Uralde jaunari –Biologia eta Geologia espezialitatean hautatua dago, txanda irekian– honako puntuazio global hau dagokio: 6.6280 puntu.

Bigarrena.– Ebazpen hau argitara emango da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Hezkuntza Sailaren web orrietan: http://www.irakasle.eus eta http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus

Vitoria-Gasteiz, 2017ko apirilaren 3a.

Langileriaren Kudeaketako zuzendaria,

KONRADO MUGERTZA URKIDI.


Azterketa dokumentala